euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Egoera ekonomiko larrian dago Jakin aldizkaria eta laguntza eskatu die gutun baten bidez bere lagun eta harpidedunei

04/03/2004

PUBLICIDAD

Agur, lagun/harpidedun hori! Urte Berri baketsua opa dizugu. Iazkoa ez da urte ona eta baketsua izan Jakin-en. 135. zenbakian (martxoa-apirila) salatu genuen gertatutakoa: zuzendariaren atxiloketa, bulegoan egindako miaketa luzeak, hainbat dokumentu eta materialen inkautazioa, besteak beste. Ordenagailuak itzuli dizkigute, beste ezer ez. Ia urtebete igaro denean, eraso judizial-polizial hark eragindako kalte moral eta materialen berri zehatzagoa dugu. Jakin eta jakinkideen izen ona, ibilbide profesional eta intelektuala zikintzen saiatu dira. Eta horrezaz gainera, kalte ekonomiko zuzena: Madrilgo gobernuaren diru laguntzak kolpetik kendu dizkigute, Estatuan zehar hainbat liburutegik jasotzen zituzten harpidetzak moztu egin dizkigute, "Irakurgaiak" saileko liburuak subentzioetatik kanpo utzi dizkigute. Aldizkariaren ekonomia ahularentzat golpe gehigarria izan da hau. Eta hori ez da guztia: Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzetan murriztapenak izan ditugu: %14 gutxiago. Eta honi erantsi behar diozu iazko aurrekontuari dagokionetik ez dugula xoxik kobratu, urtea pasatuta gero ere! Ekonomikoki nahikoa egoera larrian gaude; zergatik ukatu? Aurrera egiteko zure babesa eta laguntza behar dugu, morala eta ekonomikoa. Ez daukagu formularik: abonatu berriak eginez izan liteke, edo dirua aldizkariaren kontuan sartuz (30350050710500750447), ez dakigu. Abonatu berriak egiteko hain zuzen, bost (5) fitxa bidaltzen dizkizugu. Eskertuko genizuke zure inguruan ahalik eta gehien zabaltzea, lagun berriak behar ditugu eta. Harpidedunak dira guretzat laguntza moral eta ekonomiko inportanteena. Urte hasierako gutun honen bidez orain arteko zure leialtasuna eskertzeaz gainera, leial izaten jarrai dezazula eskatu nahi dizugu. Zuri eskerrak bizi da Jakin. Eta bukatzeko, bi berri: - Aurtengo harpidetza saria, bi urtetan prezioa geldu mantendu ondoren, igo egin dugu, hiru euro. Honela gelditzen da urteko harpidetza: 42 euro barruan eta 45 kanpoan. - ARCE (Asociación de Revistas Culturales de España) elkartetik baja eman dugu, eta esan diegu zergatik: bertako kide izanik otsailaren 20ko gertakarietan babesik ez digutelako adierazi, ezta deitxo bat ere! Milesker aurretiaz eta eutsi diezaiogun Jakin-i! Ez adiorik, JAKIN


Esteka gehigarriak

Jakin aldizkariaren webgunea
www.jakingunea.com

Harpidetza internetez egiteko
www.jakingunea.com/grafikoak/aldizkaria.htm

Joan Mari Torrealdai, Jakineko zuzendariaz
www.eibar.org/joana-albret/torrealdaieu.htm

Laura Mintegiren zutabea, Gara egunkarian
Iñaki, Martxelo, Joan Mari

'Egunkaria'ren kanaka, Sareko Argian
www.argia.com/kanalak/egunkaria.htm

Hauxe diote/zioten, erdaraz, Jakin-i buruz FIRC eta ARCEkoek
'es quizás la más prestigiosa revista escrita en euskera...'


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia