Bahía Blanca, Argentina. En esta semana de celebración del Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE, Día Internacional de la diáspora) cobra especial sentido que publiquemos los dos textos premiados en el certamen de escritura convocado por Unión Vasca, con la colaboración de FEVA, en la Semana Nacional Vasca 2024. El cuento ganador de la categoría estudiante fue “Eguzkilorea”, escrito por Sol Cicero Moroni, de Euskaltzaleak de Buenos Aires. Y, en la categoría libre, el galardón fue para “Aitona”, de Marta Urtasun, de Banfield, provincia de Buenos Aires. Publicamos a continuación ambos relatos, en su versión original. On egin! (buen provecho)
Título: “Eguzkilorea”
Autora: Sol Cicero Moroni
Primer premio categoría Estudiantes
Han zegoen, oso txikia ematen zuen bere logelako lurrean eserita... Margotzen ari zen baina bere begietan malkoak zeuden. Ez zuenez lagunik oso triste zegoen. Margotu bitartean pentsatzen zuen zer egin ahal zuen. Ezin zuen ulertu zergatik umeak ez ziren berarekin jolastu. Bat-batean malkoa erori zen margolanaren gainean. SINESTEZINA! Margotzen ari zen eguzkilorearen lore-hostoak mugitzen hasi ziren. Momentu horretan gogoratu zuen behin bere amonak esan ziola “triste egoten bazara edo zerbait behar baduzu, zuretzat egongo naiz, eta jada ez banago, pentsatu nigan”. Bihotza taupaka hasi zen, eta irribarre handi-handia sortu zen Anderren aurpegian, bere amonak egia esan ziolako: hor egongo zela berarentzat. 3 urte zituenean amonak irakurri zion Anderri “eguzkilorearen istorioa”, eta berarentzat, zalantzarik gabe, eguzkiloreak magikoak ziren eta egun hortik aurrera, bere zinginarria.
Ander oso haur ona zen eta ez zuen nahi eguzkilorearen istorioa gorde... Orri batzuk hartu zituen eta bakoitzean eguzkilorea margotu zuen. Irudiaren azpian idatzi zuen “zerbait zure indar guztiekin desiratzen baduzu, pentsa ezazu posible ahal da eta egun batean lortuko duzu”. Hurrengo egunean klasera iristean lehenengoa izan zen. Bere ikaskideak heldu zirenean ikasgela eguzkilorearen margolanez beteta zegoen, bakoitzak zuen izen bat “Lur”, “Ibai”, “Irati”, “Haizea”, “Ekaitza”...Umeek hartu zuten irudia; begiak itxi zituzten, haien ametsetan pentsatzen ari zirelako. Begiak ireki zituztenean ikusi zuten Anderrek ez zuela irudirik; konturatutakoan galdetu zioten zergatik eta berak erantzun zien “nik egin nituen eguzkiloreak zuentzat, behin amonak esan didalako magikoak zirela eta zuekin partekatu nahi nuelako”.
Ikasle guztiek borobil handi bat egin zuten, besarkatu ziren haien artean eta entzun zuten Anderren hitzak “nire ametsa egia bihurtu zen, orain zuen txanda da; ametseengan sinetsi eta asko maite baduzue norbait, margo ezazu eguzkilorea eta emaiozue pertsona horri, eta ametsa-kate bat egiteko”. Anderrek uste zuen bere biziko momenturik onena zela, baina oraindik ez zekien hori hasiera bakarrik zen, oso gauza handiaren hasiera...
Título: “Aitona”
Autora: Marta Urtasun
Primer premio categoría libre
Batzuetan, ezin dut erabaki niri ametsetako batzuk egiazkoak diren ala ez.
Batzuetan, “Aitona, aitona”, dei alai hori ohiuka egin ondoren, familiaren baratzean aitonarekin tomateak jaten dituen neskatila bat naiz. Lore gorri txiki-txikiak dituen organdí urdin argi soineko bat daramana. Beste ametsetan, nire hildako aitonaren kopetatik irteten den odolezko harian errepikatzen da kolorea.
Alferrik errezatu eta agurtu nituen aingeruak... ni babesteari utzi zioten geroxeago. Mundu batetik mundu bestera bidaia izan zen nire ibilbiderik ohikoenetako bat, “Tximeleta, tximeleta” zen gonbidapenaren giltza; ebokazioa. Baina etsipenez eta ikaraz bizi dut benetako mundua. Amestu nuen guztia pixkanaka ahaztu nuen.
Aitona egun batean agertu zen eta marrubiak jatera eraman ninduen. Orain nire ametsen zirkulartasunak (hiru dimentsiotan, koloreetan eta estereoz) inoiz ez bezala pozten nau. Sartzen eta irteten naiz aterpe ematen didan espazio batean, maite ditudan oroitzapenak helarazten dit eta non ziurtasunak edozein zalantza gainditzen duen.