Urtea bete da Susa argitaletxea literatur emailuak egiten eta e-postaz astero bidaltzen hasi zenetik
10/01/2003
PUBLICIDAD
Urtea bete da aste honetan Susa argitaletxea literatura mundua jorratzen duten e-mailuak egiten hasi zenetik. E-mailuak astero eta doan igorriz, 30etik gora web argitalpen eskaini dituzte...Susaren literatura e-mailuen lehenengo urteak emaitza ezinhobe eta etengabeak eskaini ditu, astero e-mailu literatura albistegi bat eta urtean zehar 30 bat literatura lan argitara eman baititu sarean Susa argitaletxeak amaitu berria den 2002. urtean. .
Argitaratutako lanen artean, Sarrionandia, Aresti edo Otamendiren audio poemak; Itxaro Borda, Imanol Murua, Jon Mirande, Juan Luis Zabala, Augustin Anabitarte, Koldo Izagirre, Josu Landa, Sarrionandia bera edo Lutxo Egiaren liburu zahar eta berriak; Oscar Wilde, Shakespeare, Victor Hugo, Samuel Beckett, Hemingway edo Zolaren euskal bertsioak; hainbat lan monografiko; eta Plazara, Gernika, Idatz & Mintz eta Zintzhilik bezalako literatur aldizkarien web argitalpena. Zorionak Susako lagunei.