diáspora y cultura vasca
19/04/2003
PUBLICIDAD
1959. urtean Nevadako Reno-Sparksen egin eta AEBetako euskalgintzan aro berri bat zabaldu zuen lehenengo Euskal Jaialdi Nazionalari buruzko saioa idatziko du Mielanjel Elustondo idazle azpeitiarrak, izan ere zeregin horretarako dirulaguntza eman berria baitio Euskalgintza Elkarlanean Fundazioak, saio arloko aurtengo Joseba Jaka Beketako baten bidez.<br><br>
++Urte hartan gertatu zen++ da Elustondik bekarako aurkeztu eta epaimahaikoen onespena hartu duen proiektuaren izenburua. Idazlearen esanetan, Ameriketako euskaldunen historia ezezik, heien bizimodua eta istorioak kontatuko ditu osatu behar duen literatur saioan, Egunero egunkariari aitortu dionez.<br><br>
Konturatu naiz 1959an egin zela Renon lehen euskal jaialdi handia, eta nire ustez hor kanbiatzen da Ameriketako euskaldunaren izatea edo izateko modua, adierazi dio euskarazko egunkariari. Bere lana osatu ahal izateko, Nevada inguruan zein Euskal Herrian bertan han-hemenka ibili eta 1959ko jaialdi hartan parte hartu eta lekuko izan zirenetako batzuekin mintzatzeko aukera izan du idazle azpeitiarrak. Emaitzak, kronikatik, hemerotekatik eta ahozkotasunetik asko izango omen du. Ohi bezala, Ipar Ameriketako euskaldunen euskalki eta euskal moldeen aberastasunak ere isla polita bilduko du Elustondoren lanean.
PUBLICIDAD
PUBLICIDAD
PUBLICIDAD
PUBLICIDAD
PUBLICIDAD
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus