euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Oreka Tx taldeko Igor eta Harkaitz txalapartariek izotzari kendutako musika, erritmo eta emaitzekin esperimentatu dute Laponiara egin berria duten bidaian

14/04/2004

Oreka Tx-eko txalapartariak izotzez eginiko txalaparta jotzen Laponiara egin berria duten bidaian
Oreka Tx-eko txalapartariak izotzez eginiko txalaparta jotzen Laponiara egin berria duten bidaian

PUBLICIDAD

Hiru aste pasexe eman dituzte Laponian Igor Otxoa eta Harkaitz Martinez Oreka Tx taldeko txalapartariek. Bertan, saami herria ezagutu eta beraiekin bizitzeko aukera izan dute. Europar nazio berezi hau, lau estatutan sakabanaturik dagoen komunitate bat da, Norvegia, Suedia, Finlandia eta Errusiako mugen gaindi garatzen dena. Euren bizimodua zein eguneroko errealitatea zinez lotua dago bizi duten ingurumenari; Europako Iparraldea da hura, zirkulu polar artikotik oso gertu. Euskal Herriaren aldean oso bestelakoa den herri eta eremu horretan ibili dira Oreka Tx-koak, jendeaz eta euren musika egiteko modeaz ikasten, euren eguneroko bizitza konpartitzen.
EUSKAL KULTURA. Igor Otxoa eta Harkaitz Martinez --Oreka Tx-eko txalaparta bikotea-- Laponia bezalako herri batean izotzak izan dezakeen garrantziaren lekuko izan dira neguko azken egunotan [esan nahi baita 40 gradu zero azpitik izan ohi dituen lurralde txuriz estali batean]. Toki bakoitzean tokiko materialak behar dira baliatu eta izotzak berrogeita hamar izen baino gehiago dituen tokia da Laponia. Lurraldean zehar egin duten hiru aste luzeko bidaian, izotzaren berri hurbilagoa eskuratzearekin batera, saami herriaren errealitateaz gozatu eta bertakoen ohiko bizi-baldintzak euren haragitan bizi izan dituzte.

Indiara joan zirenean bezala, osteraren helburu nagusia tokiko jendearekin aritu eta kultur trukatzea izan da. Eta hizkuntzarik egokiena baliatu dute harreman hori burutzeko, zer hizkuntza hoberik dago-eta komunikatzeko eta elkar ezagutzeko musika bera baizik?

Oraingoan, Terje Isungset-ekin kolaboratu dute. Terje, izotzezko instrumentuz sortutako disko bat grabatu duen lehenengo musikari finlandiarra da. Gauza naturala da berarentzat izotzez egindako hotel baten disko bat grabatzea, baina Oreka Tx-eko txalapartarientzat paregabeko esperientzia berria izan da.

Icehotel, ehundaka tona izotzez egindako eraikina da. Urtero, eraikuntza azaroan hasten da eta zabalik dirau neguko aroan. Hoteleko gelok, Terje eta Oreka Tx-eko lagunen saio konpartituen eta euren arteko truke eta hartu-emanen lekuko izan dira, bai eta ondoren burutu duten grabazioaren estudio ere.

Icehoteletik hurbil, 'Icetheatre' aurkitzen da. Izenak berak adierazten duen bezala, soilik izotzez eraikitako antzokia da, eta Igor eta Harkaitzek bertara hurbildu zen publikoaren aurrean izotzezko txalaparta batekin kontzertua eskaintzeko aukera izan zuten.

Horixe zen bidaiako helburu nagusietariko bat: izotzarekin, Laponiako lehengairik oparo eta naturalenarekin saiatu eta esperimentatzea. Terje maisuaren aholkuak jarraituz, Igor eta Harkaitzek izotzezko txalaparta, baita txalaparta jotzeko makilak ere egin zituzten.

Kalitaterik onenetariko izotz blokea erosita, eta motozerra eskutan, zurezko txalapartak dituen moduko zatietan banatu zuten eta, atal batzuk apurtu ziren arren, audio zein bideoan grabatu zuten bertatik lortutako soinu bitxia. Esperientzia guztiz ona izan dela aitortu dute txalapartariok eta, esan bezala audio zein irudiak grabatu dituztelarik, euren zaleetako askok dagoeneko azaldu duten eskabidea da ahalik eta lasterren bidaiaren berri zehatzago entzun eta ikustea. Txalapartak eta oro har musikak eskaini dien beste aukera eder bat izan da bestelako tradizio eta hazturak dituzten jendeekin bizi eta elkarren lankide izatea, bizipen doiake aberasgarriak bilduz. Emzitzak kaleratuko dira.


Esteka osagarriak

Laponiara zihoazeneko berria, EUSKAL KULTURAn
Los txalapartaris de Oreka Tx viajan a Laponia

(2004-02-18) Harlaitz Martinez eta Igor Otxoa:
'Jelazko txalaparta jo nahi dugu Laponian'

Oreka Tx-en fitxa
'Euskadiko soinuak'-en

Kepa Junkera eta Oreka TX Glasgow-en
Celtic Connections 2003 jaialdiaren erreferentzia gaztelaniaz

Oreka Tx taldearen bost izarrak
Scotsman.com egunkarian


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia