Munduko beste hainbat euskal etxetan bezala, Boiseko euskaldunak urtarril honetan bildu eta hautatuko dituzte lehendakaria eta zuzendaritza talde berria
Munduko beste hainbat euskal etxetan bezala, Boiseko euskaldunak urtarril honetan bildu eta hautatuko dituzte lehendakaria eta zuzendaritza talde berria
09/01/2004
Pierro Etcharren, NABOko egungo presidentea (Joseba Etxarri argazkia)
PUBLICIDAD
Urtarrila hauteskunde hilabetea da Estatu Batuetako euskal etxe gehienetan eta baita euskal Diasporan zeharreko beste hamaika euskal etxetan ere. Idahoko hiriburuko 'Euzkaldunak' erakunde boisetarraren kasuan, aurtengoan urtarrileko azkeneko larunbatean, hilaren 31ean, egingo dute euskal etxeko bazkideek euren urteko lehenengo bilkura eta bertan berrituko dira, ohituraren arabera urtero berritzen den lehendakari kargua, eta harekin batera zuzendaritza taldeko zenbait kide.EUSKAL KULTURA. Euskal Etxe bakoitzak bere barne-araudi eta estatutuetan finkatzen du zer nolako maiztasunaz berritzen dituen karguak. Tradizio desberdinak daude horretan nazio eta Euskal Etxeen arabera, baita klub bakoitzaren tamaina eta egoeraren arabera ere. Nazio mailako lehendakari eta zuzendaritza taldeak, berriz, ez dira normalean urtarrilean berritzen, federazioaren (hala dira, esaterako, FEVA Argentinan, NABO Estatu Batuetan, FIVU Uruguayen edota FCVV Venezuelan, federazioetako batzuk aipatzearren) urteko biltzar nagusian baizik, FEVAren kasuan urri-azaroan eta NABOrenean uda partean, esaterako.
Hasi berria dugun urtean, eta munduko bi euskal federazio nagusienen kasuekin segitze aldera, baliteke FEVAk Argentinako udaberrian La Platan egingo duen biltzar nagusian egungo Carlos Sosa presidente gisa berrautatzea. Karguan bost urte egin dituelarik, ordea, askoz ere aukera gehiago dauzka Pierro Etcharren NABOko presidenteak Estatu Batuetako euskal federazioko bere kargua bere ordezko baten eskuetan uzteko, beti ere delegatuek emango dituzten bozken arabera.