euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Kanaldude telebistak Zortzigarren Probintziari buruzko mahai-ingurua egin du bere lehen astean

22/11/2002

PUBLICIDAD

Hilabete t++erdiz egiten ari den froga-saioen artean, Euskal Herriaren Zortzigarren Probintziari buruzko mahai-inguru berezia antolatu zuen Kanaldude telebistak iragan ostegunean...
Zazpi probintzietatik kanpo sortu edo bizi diren euskaldunei buruzko saio berezia eskaini zuen iragan ostegunean, azaroak 21, Kanaldude telebistak, Elez Ele izendatu duen astean behingo solas-saioa abiaraziz. Astero gai bat ukituko duen lehenengo Elez Ele hau Mikel Erramouspek gidatu zuen eta gonbidatu gisa mintzatu ziren Noel Elorga Euskal Argentinar Elkarteko kidea; Jean-Pierre Cachenaut, Baigorriko erretora eta zortzi urtez Ameriketan euskaldunen omonier izana; Josette Arrayet, Ipar Ameriketan sortu euskalduna; Carolina Minaberry, Argentinan sortu euskalduna; eta Joseba Etxarri kazetaria.

Mahai-inguruaren aurretik, Mikel Erramouspek Euskal Herriko eta Wyoming-eko lurretan egin zuen Sorlekua utziz geroz filma eskaini zuen Kanaldudek, eta hortarik hasi zen gonbidatuen arteko solasaldia, gaia Zortzigarren Probintzia izanik.

Kanaldude telebista, Aldudarrak batasuna antolatu eta garatzen ari den proiektua da eta hilabete t++erdiz arituko da etengabe, froga-emanaldietan, azaroaren 16tik abenduaren 28 arte. Elkarteko kide den Kristof Ayez saratarrak EUSKAL KULTURAri azaldu dionez, Kanaldude telebista proiektuaren ardatza jendeari tresna bat proposatzea da, jendeak eginiko proiektu bat sustatzea, telebista partehartzaile proiektua, herritarren artean sustraitua.

Baigorri eta Garazi aldean ikusten ahal dira emanaldiak, arratsaldeko 7etan hasiz, astean bost egunez asteazkenetik iganderaino. Aurkezpen saioa joan den 16an eskaini zen zuzenean Irulegiko Denen Etxetik.


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia