euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

IDAZLEAK INTERNETEN

28/04/2003

Augustin Anabitarte (1891-1981) idazle donostiarra
Augustin Anabitarte (1891-1981) idazle donostiarra

PUBLICIDAD

Euskal idazleei eskainitako txoko berri bat estreinatu du Euskararen Udal Patronatu donostiarrak interneten eta Donostian jaio, bizi edo hiriarekin loturarik izan duten 91 idazleei buruzko datu, obra, argazki eta jakingarriak bildu ditu bertara.

91 idazleokin batera, eurek egindako 486 libururen izenburuak ere badatoz, horien artean 245 gisa klikagarrian ipinita, edukiari buruzko jakingarriz hornituak alegia. Web guneak eskaintzen dituen fitxa, atal eta txokoaren egitura, hemen. Txokoa bera, hemen

Jose Maria Larroka abadea (Donostia, 1813 - Erroma, 1891) da idazle zerrendak baitaratzen duen idazle zaharrena eta gazteenak, berriz, Harkaitz Cano eta Haritz Gorrotxategi, biak 1975ean jaioak. Tartean doaz, bakar batzuk aipatzearren, Ramon Artola, Bilintx, Serafin Baroja, Bitoriano Iraola, Marcelino Soroa, Avelino Barriola, Katalina Eleizegi, Ander Arzelus, Augustin Anabitarte, Manuel Matxain, Yon Etxaide, Txillardegi, Maite Gonzalez Esnal, Ramon Saizarbitoria, Andoni Sagarna, Arantxa Urretabizkaia, Joan Mari Irigoien, Mariasun Landa, Pilar Iparragirre, Itziar Zubizarreta, Gotzon Egia, Lurdes Oñederra, Josu Landa, Amaia Iturbide, Inazio Mujika, Mirari Garcia de Kortazar eta Pili Kaltzada.

Lotura batzuk

Euskararen Donostia Patronatua

Bagera elkartearen Donostiako Ziberteka

Euskal idazle eta liburuak Susa-literatura.com-en

Euskal Idazleen Elkartea-ren web orria


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia