euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Donostiako historia sarean ipini du Euskara Patronato donostiarrak bere web gunean

28/03/2003

PUBLICIDAD

1180an Nafarroako erregek Gipuzkoan sortu zuen hiri honen historiaren berri eskuratu nahi duenak tresna berria dauka dagoeneko sarean eta euskaraz. ++Donostiaren Historia++ liburu mardula laburbildu eta...
Donostiako historiaren berri ematen duen baliabide berria ipini du sarean gipuzkoar hiriburuko Euskara Patronatoak. Ekimenak Miguel Artola historialariak zuzenduriko aditu talde batek 2001ean erdaraz argitara emandako ++Donostiako Historia++ hartu du oinarri. Izan ere, liburuaren laburpenaren euskarazko bertsioa da honakoa, laburpena Elena Legorburuk eginik eta euskal bertsioa Jon Muñozek.

José Angel García de Cortázar, José María Imízcoz, Miguel Artola bera, Luis Castells, Félix Luengo eta Pablo Fernández Albaladejo dira obraren sei atalak sinatzen dituzten historialariak, Miguel Artolak editore lana harturik. Bertsio laburtua egin duen Elena Legorburuk --historialaria bera ere-- sarreran aurkezten duenez, sei aditu horiek aldi berean landu dituzte bai ikerketarako bide abstraktuenak --boterea hartzeko estrategiak, alderdi politikoak, eredu ekonomikoak, eta presioko taldeak...-- eta bai herritar soilak erraz uler ditzakeen kontuak. Kapitulu bakoitzak eskaintzen du bai garai bakoitzeko oinarrizko arazo handiak ezagutzeko bidea eta bai garai bakoitzeko donostiarren bizimoduaren berri izateko aukera, gertutik erakusten baitigu hainbat kontu jakingarri: non eta nola bizi ziren donostiarrak, zertan lan egiten zuten, nola bizi ziren emakumeak, nola dibertitzen ziren herritarrak....

Aipatu ++Donostiaren Historia++ hemen irakur dezakezu.
Hauxe da, berriz, Donostiako Euskararen Udal Patronatoren webgunea.


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia