diáspora y cultura vasca
16/01/2003
PUBLICIDAD
Urtarrila hauteskunde hilabetea da Estatu Batuetako Euskal Etxe gehienetan eta baita euskal Diasporan zeharreko beste hamaika Euskal Etxetan ere. AEBetako Boiseko ++Euzkaldunak++ erakundearen kasuan, datorren asteko larunbatean egingo da urteko lehenengo bilkura eta bertan berrituko dira, ohituraren arabera urtero berritzen den lehendakari kargua, eta zuzendaritza taldeko zenbait kide.

Euskal Etxe bakoitzak bere barne-araudi eta estatutuetan finkatzen du zer nolako maiztasunaz berritzen dituen karguak. Tradizio desberdinak daude horretan nazio eta Euskal Etxeen arabera, baita klub bakoitzaren tamaina eta egoeraren arabera. Nazio mailako lehendakari eta zuzendaritza taldeak ez dira normalean urtarrilean berritzen, federazioaren (hala dira, esaterako, FEVA Argentinan edo NABO Estatu Batuetan) urteko biltzar nagusian baizik, FEVAren kasuan urri-azaroan eta NABOrenean uda partean.

Aurtengoa urte berezia izango da Diasporako euskal komunitateentzat, lau urtetan behin gertatzen den gisan Euskal Etxeen Mundu Kongresoa egingo baita 2003an Gasteizen, uztailean hain zuzen, eta Euskal Etxerik daukan nazio bakoitzak ordezkari edo ordezkaritza bana bidali beharko baitu, herrialde bakoitzeko errealitate eta pentsamoldeak ahalik eta hobekien islatuta gera daitezen.

PUBLICIDAD
PUBLICIDAD
PUBLICIDAD
PUBLICIDAD
PUBLICIDAD
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus