euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Bilintx-en bertso guztiak eman ditu argitara interneten Susa argitaletxeak

01/10/2002

PUBLICIDAD

Bertsozaleek badute jadanik bertsolari donostiar famatu honen bertsoak internet bidez irakurri eta segitzeko modua. Susa argitaletxeak ekarri berria du aukera bere e-mailuetako batean...

Indalezio Bizkarrondo Bilintx bertsolari eta donostiar pertsonaia klasiko ezagunaren bertso guztiak ipini berri ditu interneten Susa argitaletxeak, bere azkeneko literatur e-mailu baten bidez. http://www.susa-literatura.com/emailuak/bilintx/ helbidean atxeman daitekeen bertso bildumako zaharrenak 150 bat urte dauzka. Bertara bilduak dira Bilintx bera bizi zela argitaratutako bertsoak zein hil ondorengoak, baita bertso paperen faksimileak ere, hainbat eskuizkribuekin batera.<br><br>

Gotzon Egiak Bilintxen sareko aurkezpen biografikoa egiterakoan gogoratzen duenez, Donostian sortu 1831ko apirilaren 30eko eguerdian eta bertan hil zen Bilintx edo, garai hartan idatzi ohi zuten bezala, gure Vilinch. Izen oso-osoa Guillermo Joaquin Indalecio zuen. Amaren aldeko aitona andaluza omen zuen, Ayamontekoa (Huelva). Nikolasa Erkizia Makazaga azkoitiarrarekin ezkondu zen.<br><br>
Bilintxek kantatzeko sortu zituen bere poemetako asko eta, Susaren webgunean oroitarazten denez, herriak bere egin eta luzaroan gorde ditu horietako anitz: Kontzezirentzak, Beti zutzaz pensatzen, Neskatxa bati mutil batek jarriyak, Bein batian Loyolan, Izazu nitzaz kupira, Potajiarena, Maita nazazu arren, Ja-jai, eta guztietan ezagunena, ziur asko, musika eta guzti bildua den Juana Vixenta Olave.



« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia