Bilboko Liburu Azokak Urrezko Luma eman dio Karmelo Etxenagusiari
04/06/2003
Etxenagusia Kalifornian meza ematen (Etxarri argazkia)
PUBLICIDAD
Egun Bilboko apezpiku laguntzaile denak astelehenean jaso zuen Bizkaiko hiriburuko Liburu Azokak eman ohi duen saria. Zenbait aldiz ibilia da Etxenagusia Diasporako euskaldunekin...Euskara eta euskal literaturaren alde eginiko ekarpenengatik eman diote iragan astelehenean Bilbon bertako Liburu Azokaren ++Urrezko Luma++ saria Karmelo Etxenagusiari. Lagunez eta herri-agintariez inguratuta, Lontxo Zugazaga bere ikasle-ohi eta lagunak laburbildu zuen Azokaren oihalpean egun Bilboko apezpiku laguntzaile den 71 urteko iurretar honen ibilbidea, ugariak dituen hainbat lagun eta euskaltzaleen begirada eta txalo konplizepean.
Derioko seminarioan 1955ean irakasle hasia, Etxenagusiak 1989an utzi zion eskolak emateari. 1965ean Euskaltzaindiko urgazle izendatua, eta 1998an ohorezko euskaltzain, Bilboko Elizbarrutiko bikario nagusia ere izan zen 1995az geroztik Bilboko gotzain laguntzaile den iurretarra.
Hezkuntza arloan, euskal literatura irakasteko zenbait antologiaren egile da, hala nola ++Bizkaiko euskal idazleak. Lorategia++ (Derio, 1965), ++Gipuzkoako euskal idazleak++ (Derio, 1967), ++Euskal idazleen lorategia. Itz lauz++ (1969), ++Euskal idazleak bizkaieraz++ (Jon Kortazar eta Aitor Etxebarriarekin elkarlanean, 1980), eta ++Iparraldeko euskal idazleak++ (Bilbo, 1988).
AEBetako euskal komunitateekin
Diasporari dagokionez, kezka eta interesa agertu izan du Etxenagusiak Europako Euskal Herritik kanpo bizi edo jaio eta bizi diren euskaldunez. Izan ere aste gutxi barru abiatzekoa da bidaia berri batean Estatu Batu aldera, duela urte batzuk hasi zituen Diasporako euskal komunitateekiko kontaktu eta laguntasun bideei eustearren. Ostera horretan, zenbait bilkura eta euskarazko meza burutuko ditu Estatu Batu mendebaldeko hainbat herri eta tokietan eta, partikularzki, Bizkaian jaio edo bizkaitar jatorria duten hainbat euskaldunekin batuko da.