euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Beti ikasteari eta hurkoari zabalik, bere burua jantzi eta obra ugari eta anitza utzi digun langile fina, Juan S. Martin

31/05/2005

Juan San Martin artxiboko argazki batean
Juan San Martin artxiboko argazki batean

PUBLICIDAD

Juan San Martin idazle eta euskaltzain osoarena galera handia da, Kulturarentzat ororen buru eta, haren barnean, euskal kulturarentzat. Gaixotasun luze baten ondorioz atzo zendua, datorren hilean bete behar zituen Juan San Martinek 83 urte. Elizkizunak gaur egingo zaizkio, iluntzeko zazpietan Hondarribiko Andra Mari Parrokian. Juanito San Martinen soslaiaren eta bere bizitza arras emankorraren berri dakarkigute ondoko lerroek, berri eta zerrenda luzea, halakoxea izan baita geure artean utzi duen ekarpen eta itzala.
Juan San Martin 1922ko ekainaren 23an jaio zen, Eibarren. Han egin zituen bizitzaren lehenengo urteak, 1936an gerra piztu zen arte. Aita Valentziara joan zen Errepublikaren alde borroka egitera eta ama eta lau anai-arrebak ihesi ibili ziren Arratian, Bilbon, Santanderren eta Gijonen. Bordelerantz itsasontziz zihoazela, frankistek hartu zuten ontzia eta Ferrolera eraman zituzten San Martin eta bere senitartekoak. Azkenik, Eibarrera bueltatu ziren.

Juan San Martin tornulari hasi zen lanean egunez, eta gauez, berriz, eskolara joaten zen. Gazte-gaztetatik irakurketa-zaletasuna bizi-bizirik izan du eta horrek eman dio autodidakta oinarriaren heziketa. Euskaraz alfabetatzeari ere, bere kasa ekin zion. Lanbide aldetik industria arloko zenbait espezialitateren esparruan aritu izan zen Eibarren eta, ondoren, makinaria inportatzen zuten enpresetan lankidetza eskaini izan du ere.

Irakurle sutsua, mendizale eta naturazalea

Irakurle sutsua izan da beti Juan San Martin, baita mendizale ere: mendian era guztietako praktikak egin ditu, hala nola mendigoizaletasuna, eskia, eskalada eta espeleologia. Garai batez eskalada eta mendigoizale eskolako irakasle-gidaria izan zen. Aipatzekotan, Bulnesko Naranjo mendia igo zuela hiru bide desberdinetatik, eta baita Pirinioetako zenbait mendi gailurrera igoteko bide berriak urratzen aitzindari izan dugula. Europako mendi-ibilbide ugari eginak ditu eta baita Pirinioetako eta Alpeetako mendikate gehienak ere.

Eibarko Kirol klubean parte hartu izan du betidanik. Berton zenbait kargu izan zituen, eta besteak beste, burua izatera heldu zen. Klub barruan --gizarteratze mailan-- zenbait arlotan banandu izanez ohiturari jarraikiz. Eta ohiturei jaramonik egin gabe kultura saila sortu zuen, bertako biblioteka garatu; honela, kirol ekintzen osagarri modura, berbaldiak, ikastaroak eta zenbait erakusketa antolatuz.

Anaitasuna eta Euzko Gogoa

Larran San Martin leizera espedizio espeleologikoetan parte hartu izan zuen. Eta, horren ondorioz, lehenengo idazlanak mendiari buruz idatzi zituen: Eibarko Kirol Elkartearen aldizkarian eta Pirenayca agerkarian ere, gazteleraz hasieran, euskaraz ere bai, gerora. Hau guzti hau kontuan izanik, 1955. urtean, Espainiako Mendi Federazioak zilarrezko domina eskaini zion.

Imanol Berriatuaren Anaitasuna eta Jokin Zaitegiren Euzko Gogoa izan ziren kultur gaiei buruzko bere lehen artikuluen plaza 1950eko hamarkadaren hasieran, eta geroztik Euskal Herrian izan diren aldizkari gehienetan argitaratu du Juan San Martinek. Egan aldizkariko zuzendari izan zen 1983tik 1989ra. Eta zenbait urtez, Jon Bilbao jaunaren gidaritzapean, Eusko Bibliographia taldeko laguntzaile eta zuzendaritzako kide ere.

Historiaurrea landutakoa, arteak, etnografia, poesia...

Euskal Herritik zehar ibili zaigunez gero, jarraiko gaiak landu ditu: historiaurrea, linguistika, arteak, arkeologia eta etnografia. Honela ba, historiaurreko zenbait aztarnategi --erromatarren garaikoak-- eta artelan batzuk identifikatu egin ditu. Aldi berean, zenbait herri-kanta eta eskuz egindako lanen bilketa egin izan du.

Artikuluak ez ezik, poemak ere plazaratu ditu Juan San Martinek, batez ere Euzko Gogoa-n eta Santi Onaindiak zuzentzen zuen Olerti aldizkarian. Poesia lanetarako erabili zuen goitizena, Otsalar, erreferentzia garrantzitsua izan zen 1960. hamarkadako euskal poesigintzan. 2001ean, argitaratu zituen orduko poema gehienak, Giro Gori liburuan.

Umorea, literatura, hizkuntza, linguistika... Euskaltzaindia

Bere lehen liburua aspaldikoa dugu. Juan Antonio Mogelen bizitzari eta obrari buruzko liburua kaleratu zuen 1959an, eta gero beste hainbat etorri ziren: umorea, literatura, artea, etnologia, hizkuntza... era guztietako alorrak landu baititu Juan San Martinek bere liburuetan.

Euskaltzaindiak 1957ko uztailaren 26an izendatu zuen euskaltzain urgazle. 1964ko abenduaren 18an, aldiz, euskaltzain oso aukeratu zuten. Sarrera hitzaldia hamar urte beranduago egin zuen, hots, 1974ko irailaren 14an, Urdazubin, “Literatura landuaren sorrerako giroa, Axularren garaira arte” gaia hautatu zuela. Jean Haritschelharrek erantzun zion.

Euskaltzainburuorde, Ararteko, Ombudsman...

1966tik 1978ra Akademiako idazkaria izan da San Martin; 1970tik 1978ra diruzaina; 1978tik 1988ra Jagon sailburua . Euskaltzainburuorde ere hautatu zuten 1988an, baina kargua hurrengo urtean utzi zuen, Euskal Autonomi Erkidegoko Ararteko izendatu zutelako. 1994tik 1995ra Ombudsman Europear Institutuko burua izan zen. Urte horretan bertan utzi zion Ararteko izateari.

Espainiako Transizio politikoaren garaian Arte Ederretako Kontseilaria izendatu zuten. Bestetik, zenbait urtez, Donostiako San Telmo Museoko Zuzendaritzako kidea izan zen, baita Eibarko San Andres elizaren berriztatze-lanetan, Kontseiluko aholkulari ere.

Aranzadi, RSBAP, EIE, EIZIEko kide...

Aranzadi Natur Zientzietako Elkarteko kidea zen San Martin, eta baita Euskalerriaren Adiskideen Elkartekoa ere. Euskal Idazleen Elkarteak eta Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretari Elkarteak, aldiz, ohorezko kide izendatu zuten Juan San Martin.

36. Durangoko Liburu eta Disko Azokan, Durango merinaldeko Adiskideen Gerediaga Elkarteak 2001.eko “Durangoko Argizaiola” omen-saria eman zion.

Eibartar, eta eibartar 'Seme kuttuna'

Azkenik, azpimarratzekoa da 2001. urtean, Eibarko Udalak, Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzarekin, “Juan San Martin” beka sortu zuela, ikerketa sustatzeko eta Juan San Martin eibartar euskalari eta ikertzailea omentzeko. Beka honen saria Patxi Salaberri Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko kideak jaso zuen, lehenbiziko deialdian. Geroztik, urtero antolatzen da euskaltzainaren izena daraman beka hori.

Bestalde, Eibarko Udalak Juan San Martin euskaltzaina “seme kuttun” izendatzea onartu zuen orain dela aste batzuk. Izendapen hori ofizialki hartu behar zuen Udalak, datoreen ekainaren 3an egin behar zen udal bilkuran.


SARI ETA OMENALDIAK

-Espainiako Mendi Federazioak zilarrezko domina eman zion 1955ean

-Baionako Euskal Idazleen Entitateak Lauaxeta saria eman zion 1964. urtean

-Euskal Idazleen Elkarteak ohorezko kide izendatu zuen

-Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretari Elkarteak ohorezko kide izendatu zuen

-2001. urtean, Eibarko Udalak, Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzarekin, “Juan San Martin” beka sortu duela, ikerketa sustatzeko eta Juan San Martin eibartar euskalari eta ikertzailea omentzeko

-36. Durangoko Liburu eta Disko Azokan, Durango merinaldeko Adiskideen Gerediaga Elkarteak 2001.eko “Durangoko Argizaiola” omen-saria eman zion. -2002ko ekainaren 3an, Bilboko Liburu Azokak Urrezko Luma eman zion

-2003ko urrian, Koldo Mitxelena Kulturuneak bere omenezko jardunaldiak antolatu zituen, Konpromisoa eta lekukotza euskal kulturaren zerbitzura izenburupean

-2003ko abenduan, Hondarribiko urrezko domina eman zioten eta seme kuttuna izendatu

-2004ko ekainean, Eusko Ikaskuntzak eta Euskadiko Kutxak, Humanitate, Kultur, Arte eta Gizarte Zientzien 2004ko saria eman zioten

-2004ko abuztuan, Zuloaga Museoak omendu zuen
-2005eko maiatzean, Eibarko “seme kuttuna” izendatu zuten


ARGITARATURIKO LIBURUAK ETA ARTIKULUAK

Euskaraz:

-Juan Antonio Moguel eta Urkitza: bere bizitza ta lanak. Euskaltzaindiaren ardurapean. Zarautz: Itxaropena, 1959

-Zirikadak. (Ipuin barregarridun liburua.) Zarautz: Itxaropena, 1960

-Zirikadak. Donostia: Elkar, 1984

-Eztenkadak. Zarautz, 1965

-Uhin berri. 1964-1969 bilduma, 1. zenb. Donostia: Sociedad Gupizcoana de Ediciones y Publicaciones, 1969

-Euskeraren inguruan. Saiakera. Donostia: Lur, 1980

-Hegatsez (Serafin Basaurirekin elkarlanean.) Zarautz: Itxaropena, 1971

-«Euskal Artea» (Lur eta gizon entziklopedia liburukian.) Oñati, 1974

-Literaturaren inguruan. Saiakera. Donostia: Lur, 1980

-Euskera (Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala) 1920-1979 urteen arteko agerkarietan azaltzen diren egile eta gaien Aurkibidea/Índice/Index. Bilbo, 1980. Bestalde, aipatu Euskera agerkarian beste hainbat eta hainbat txosten idatzi ditu Biltzar, Jardunaldi eta hileroko batzarretan, adibidez Hilberri esparruan

-Erromanikoa Euskal Herrian. Donostia: Gordailu, 1983

-Landuz: gure Herriko gauzak. Cosas de nuestro país. Donostia: Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1983

-Jose Manterola. Donostia: Udal Euskara Batzordea, 1985

-Euskararen ostarteak. Donostia: Erein, 1998

-“J.M. Iparragirre” in José María Iparraguirre. Erro-urratsak. Raíz y viento. Bigarren liburukia, 87-94. orr. Bilbo: Keinu, 1999

-“Txillardegiren bibliografía”. Azkue Biblioteka 912 (460.154) (0:77)

-Euskera (Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala) Gabriel Arestik beste hizkuntzetatik egin zituen poesi itzulpenak”. 535-539 orr., Bilbo, 1985


KOLABORAZIOAK

-Bitoriano Gandiaga eta Mendata, “Bitoriano Gandiagaren oroitzapenez”. 153-160 orr., “Mendata” bilduma, 2. Mendatako Udala, Mendata (Bizkaia), 2001

-Antzinatik gaur egunera. Hondarribia (Inprimategian)

-1865 kopla zaharrak. J.M. Lekuona, J.I. Lopez de Luzuriaga, Antxon Narbaiza. Hitzaurrea, Juan San Martin. Eibar: Ego Ibarra, 1992

-Heriotza Euskal Herrian. Alberto Agirreazaldegi. Juan San Martin-en hitzaurrea. Donostia: Kriselu, 1998

-Baigorriko zazpi liliak. Jean Duvoisin. Juan San Martin-en edizio prestaketa eta aitzin-solasa. Donostia: Elkar, 1987

-Euskera (Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala) 1963-1964; 1965-1966. Etxebarria, Toribio: “Flexiones verbales y lexión del euskera dialectal de Eibar”. Aurkezpena, Juan San Martin. Bilbo: Euskaltzaindia, 1986

-Hiru katakume kezkatiak. Juan San Martinek euskeratua. Zalla: La Gran Enciclopedia Vasca, 1969. (Abere alaiak, 4)

-Kurrin txirrikumea eta bere jaia. Juan San Martinek euskeratua. Zalla: La Gran Enciclopedia Vasca, 1969

-Estudio etnográfico del Valle de Urrault Alto (Luis Peña Santiagorekin elkarlanean). Munibe, 1966, XVIII, 69-159

-Ataduras de noche y arena-Hondar eta gauezko loturak. Félix Maraña. Hitzaurrea, Juan San Martin, L. Haranburu. Donostia, 1980

-Meendiño (Homenaxe a Meendiño). Edición e notas de Xesús Alonso Montero. Juan San Martinek euskeratua. Vigo: Colexio Universitario, Universidade de Santiago, 1982

-Peru Abarka. Mogel, Juan Antonio (1745-1804). Resurreccion Maria Azkuek pairatutako edizio elebiduna. Juan San Martinen hitzaurrea, bigarren eta hirugarren edizioetan

-Monografía histórica de la villa de Eibar. Gregorio Mujika. Juan San Martinen hitzaurrea. Eibar: Eibarko Udala, 1984

-Montañas guipuzcoanas. Juan San Marrtinen kolaborazioa. Zarauz: Itxaropena, 1957

-Piru ahatetxoa. Juan San Martinek euskeratua. Zalla: La Gran Enciclopedia Vasca, 1969

-Argazkiak-Fotografías: Gipuzkoa-Donostia. Juan San Martinen hitzaurrekoak. Donostia: Argitalpen eta Publikapenen Gipuzkoar Erakundea, Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1986-1990

-Ezti-tantak: olerkiak. Sagartzazu’tar Kauldi Sataarka. Aurkezpena, Juan San Martin. Donostia: Elkar, 1996

-Salbatore Mitxelena. Oñate: Ed. Franciscana, Arantzazu, 1970, 2

-Piarres Lafitte-ri omenaldia, Iker 2: “Arraten sortzen da bizitza”. Bilbo: Euskaltzaindia, 1983

-El damasquinado de Eibar. Juan San Martin, Ramiro Larrañaga, Pedro Celaya. Eibar, 1981

-Federico Krutwig-i omenaldia, Iker 10: “Gure amagandiko Gabon kantak”. Bilbo: Euskaltzaindia, 1997

-Ulibarri Galindez, Jose Paulo. Jose Paulo Ulibarri Galindez-en Gutunliburua izeneko eskuizkribuaren facsimil gisako argitalpena. Arabako Diputazioaren Kultur Biltzarrak Okondoko idazlearen gorazarretan, haren sortzearen berrehun urteurrenean. Gasteizen, 1975.eko abuztuan: “Agurra”. Vitoria-Gasteiz: Consejo de Cultura de la Diputación Foral de Alava, 1975

-Euskera (Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala) “Axularren omenez Euskaltzaindiak Urdazubin egindako batzarrea”. L. Villasante, J. Haritschelhar. Bilbao: Euskaltzaindia, 1975. (Juan San Martinen Euskaltzaindian sartzea, 20. liburukia. Bilbo, 1975

-El escultor Juan de Anchieta. Jose Camón Aznar, Juan San Martinen hitzaurrea. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 1990

-Jaquin-bide iritarautia Españiaco neurquidaren, edo constitucio berriaren erara adrezatua, erritarren arguidorarako, gazteen icasbiderako, eta escola-maisuen usoraco / erderatic eusquerara itzulidu Apez Vicario J.F.A. guipuztarrac. Catecismo político. Euskara. Gasteiz: Ararteko, 1991. Argitalpenaren arduraduna, Juan San Martin

-Euskera (Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala) “Luis Villasante Kortabitarte (1920-2000)

-Léxico del estudio sobre las fuentes del Diccionario de Azkue in R.M. Azkue. Diccionario vasco-español.francés. Bilbo: Euskaltzaindia, 1984


ARGITALPEN ELEBIDUNAK

-Gogoz: gure herriko gauzak /cosas de nuestro país. 1978

-Dichos y hechos/Esanak eta eginak. Vitoria-Gasteiz. Ararteko, 1994

-Eibar eta Elgetako Toponomastika/Toponomástica de Eibar y Elgeta. “Onomasticon Vasconiae” bilduma, 21. liburukia. Eibar eta Elgetako Udalak-Euskaltzaindia. Bilbo, 2000

-Giza eskubideen inguruan/ En torno a los Derechos Humanos. Donostia: Elkarlanean, 2000

-Hondarribiko Andre Maria Jasokundekoa: historia, arkitektura eta artea/ Santa María de la Asunción de Hondarribia: historia, arquitectura y arte. Gipuzkoako Aldundia, Kultura eta Euskara Departamentua. “Ondare” bilduma. Donostia, 1998

-Hitzaurrea in Argazkiak/Fotografías. Argitalpen eta Publikapen Gipuzkoar Erakundea 1986-1990. Donostia, 1986

-Euskadi. Arartekoa. “Eusko Legebiltzarrari txosten berezia 1992-1993/Ararteko.” Gasteiz: Eusko Legebiltzarra/Parlamento Vasco. Gasteiz, 1990, 1992, 1993, 1994

-Euskadi. Arartekoa. “Psikiatrikoak: ospitale psikiatrikoetako buru-gaisoen egoera/Los psiquiátricos: situación de los enfermos mentales en los hospitales psiquiátricos”. Gasteiz, 1992

-Aintzinako Eibar: etnografia gaiak/Temas de etnografía del antiguo Eibar. Eibar: Ego Ibarra, 1993

-Bidez: gure Herriko gauzak/Cosas de nuestro País. Donostia: Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1978

-Landuz: gure Herriko gauzak/Cosas de nuestro País. Donostia: Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1983

-Giro gori. Juan San Martin, “Otsalar”. Leioa: Argitarapen Zerbitzua, Euskal Herriko Unibertsitatea, 1998


Gaztelaniaz:

-Escritores euskéricos (Catálogo bio-bibliográfico de escritores contemporáneos en vascuence). Bilbao: La Gran Enciclopedia Vasca, 1968

-Elgueta con Anguiozar y Ubera. Donostia: Caja de Ahorros Municipal de San Sebastian, 1975

-Eibar. Diccionario Enciclopédico Vasco. Auñamendi, X. Liburukia, 180-272 orr. Donostia, 1979

-Existe-t-il un art basque? In Etre basque entziklopedia, 311-149. orr. Tolouse, 1983

-¿Existe un arte vasco? In Ser vasco, 311-156 orr. Bilbo, 1986

-Las artes del Pueblo Vasco in Euskalerria. Bartzelona, 1987

-Los Zuluaga: dinastía de artistas vascos. “El pintor Ignacio Zuluaga”, V. Kapitulua, 195-277. Donostia: Ramón Suárez Zuluaga, Zuloaga, Museo Zuluaga, 1988

-Viaje por el país de los recuerdos. Toribio Echevarria. Juan San Martinen hitzaurrea. Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones. Donostia, 1990

-Apéndice a escritores euskéricos: correcciones y adiciones a la primera edición. Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca, 1969

-Cornuz: notas sobre término y nobleza. Donostia: Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País, 1988, 525-532 orr. Ondokoaren separata: Boletín de la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País. Año 44, cuadernos 3-4

-Don Carmelo de Echegaray: su aportación a la literatura en vascuence in Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País. Año 41, cuadernos 1-2. Donostia: Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, 1985

-Julio Beobide (Biblioteca: pintores y escultores vascos de ayer, hoy y mañana; v. 23, fasc. 246) Bilbao: La Gran Enciclopedia Vasca, 1973

-Luis Pedro Peña en las investigaciones etnográficas: tiempo de recuerdo, in Bidasoako Ikaskuntzen aldizkaria/Boletín de Estudios del Bidasoa (Revue d`études de la Bidassoa. Irun: Luis de Uranzu Kultur Taldea, 1996

-Ofizio eta tituludun etxe izenak Hondarribian in Bidasoako Ikaskuntzen aldizkaria... Irun, 1997

-Paleolitos garaiko aztarnak Hondarribian in Bidasoako Ikaskuntzen aldizkaria... Irun, 1999

-Vocabulario euskaro adicional del padre Esteban de Adoain in Fontes Linguae Vasconum Studia et Documenta. Iruñea: Aranzadi, 1977


Lotura gehigarriak

Andres Urrutia euskaltzainburuaren artikulua, erabili.com-en
'Otsalar'-en gorazarrez

Juan Luis Zabalak Berria egunkarian
Herri maitale bat joan da

Albistea El Diario Vascon, Felix Ibargutxik sinatua
Bizi guztian euskararen defentsan jardundakoa

Albistea Gara egunkarian
Gerra osteko euskaltzale belaunaldiko ereduzko gizona


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia