euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Berria egunkariak paperezko bertsioa eta webgunea berritu ditu, irrati eta telebista kateekin lehiatu asmoz

12/05/2006

Berria.info webguneko logoaren diseinua
Berria.info webguneko logoaren diseinua

PUBLICIDAD

Euskarazko Komunikazio Taldeak (EKT) bultzatzen duen Berria egunkariak bere diseinua eta edukiak berritu ditu, bai paperezko bertsioetan eta baita bere webgunean ere. Arduradunen esanetan egunkariak albisteen azpian dagoen errealitatea aztertzeko ahalegina areagotuko du, bere edukiak irrati eta telebista kateek aurreko egunean esandakoen bilduma hutsa bihurtu ez dadin. Webguneari dagokionez diseinua aldatu, eta blog komunitatea ere izen berriekin aberastu dute.
Berriak bere webgune eta paperezko egunkaria berritu ditu, diseinu aldaketarekin irakurleak erakartzeko asmoz. Irrati eta telebista kateen lehia kontuan izanik, Berriak albisteen azpian dagoen errealitatea aztertzen duen kazeta indartuko du. Prentsa idatziak bere tokia hartu behar du 'hedabideen mundu gero eta aldakorragoan', Martxelo Otamendi zuzendariak aurkezpenean azaldu duenez, eta Berria irrati eta telebista kateek aurreko egunean esandakoen bilduma ez izatea izango da egunkaria egiten duen lantaldearen erronka. Berria sostengatzen duen Euskarazko Komunikazio Taldeak komunikabidearen apustua areagotu nahi du gainera, eta eskualdez eskualdeko Hitza egunkariak bultzatzen segitu ez ezik, tokiko telebista digitalak sortzeko ahaleginean dabil.

Paperezko egunkariak izan dituen aldaketei dagokienez edukinen antolakuntzan hiru atal nagusi izango dira aurrerantzean: Harian, Kirola eta Plaza. Informazio propioek ahalik eta leku gehien izatea da Otamendi zuzendariaren desioa. Honezaz gain diseinu aldetik ere aldaketa nabarmenak ditu egunkariak, irakurle belaunaldi berriak erakartzeko ikusgarriagoa egiten saiatu baitira.

Blog berriak eta jarioak

Webguneari dagokionez diseinu aldetik aldaketak ditu eta paperezko bertsioaren eduki berregituraketa ere islatzen du. Webguneak mantendu egin ditu aurreko bertsioko hainbat atal, hala nola edizio jarraitua, inkestak eta blog komunitatea. Baina blog komunitatea handitu egin da, blogari berriak ageri direlarik: Laura Mintegi, Bixente Serrano Izko, Txuma Murugarren, Eneko Olasagasti, Oier Guillan, Juan Luis Zabala, Urtzi Urkizu, Nora Arbelbide Lete eta Aitor Renteria.

Webgune berriak RSS jarioa ere eskaintzen du, moda-modan dagoen informazioa jasotzeko sistema. Jarioak gai desberdinen ingurukoak izan daitezke: Edizio jarraia, Harian, Kirola, Berria, Iritzia eta Plaza. Bestalde, egunkarian agertzen diren atal finko guztiek dute isla Interneteko edizioan orain, ez lehen bezala.

Sektore estrategikoa

Berria berrituaren aurkezpenean egunkariaren arduradun eta sustatzaileek nabarmendu egin dute egunkariaren irakurle kopurua --200.000 lagun-- eta bere ibilbide 'oparoa'. Finantziazio aldetik ere egunkariak 11 milioi euroko aurrekontua izan eta autofinantzaketa maila %85era heldu dela aipatu dute. Hala ere euskarazko hedabideek oraindik diru laguntza publikoen premia daukatela azpimarratuz.

Euskal Jaurlaritzari 'euskara eta euskal komunikabideak lehentasunez hartzeko' eskatu zioten. Euren hitzetan, euskarazko komunikabide gehienek 2004an baino diru gutxiago jaso zuten iaz. 'Euskarazko komunikabideena sektore estrategikoa dela onartu du [Jaurlaritzak], baina diru partidei begiratuta, ezin esan horren baitako politika egiten duenik', esan zuen Joxean Lizarribar EKTren Administrazio Kontseiluko lehendakariak.


Lotura interesgarriak

Berria egunkariaren webgunea
www.berria.info

'Irutxuloko Hitza' Donostiako egunkaria sarean irakur daiteke
Euskalkultura.com-en argitaratua 2005eko ekainaren 8an

Egunkaria, euskaldun bizitzeko erabakimena, Iñaki Uria
Euskalkultura.com-en argitaratua 2006ko Otsailaren 20an

Se cumplen dos años desde el cierre judicial de Egunkaria
Euskalkultura.com-en argitaratua 2005eko Otsailaren 20an


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia