euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

'Argentinako esperientzia ahaztezina izan da, izugarrizko maitasunez jaso gaituzte, mila esker bihotz-bihotzez'

01/09/2006

Bahía Blancako (Argentina) 'Beti Aurrera' eta Beasaingo (Euskal Herria) Aurtzaka Dantza Taldeak elkarrekin, Bahia Blancako emanaldi ostean
Bahía Blancako (Argentina) 'Beti Aurrera' eta Beasaingo (Euskal Herria) Aurtzaka Dantza Taldeak elkarrekin, Bahia Blancako emanaldi ostean

PUBLICIDAD

Ezin argiago esan. Abuztuan zehar Argentinako zenbait euskal etxetan emanaldiak eta ikastaroak eskaintzen eta herrialdea eta bertako euskaldunak ezagutzen ibili diren Beasaingo Aurtzaka taldekoek oso argi daukate bidaiaren emaitza: 'Gure Argentinako esperientzia ahaztezina izan da, ikaragarrizko maitasunez jaso gaituzte leku guztietan eta konpartitutako momentuak bihotzean eramango ditugu beti'. 'Orain harremana estua izateko aukera dugu eta lagun hauek betirako mantendu nahi ditugu, ahal izanez gero berriro elkartuz Argentinan zein Euskal Herrian. Mila esker denoi bihotzez'.
EuskalKultura.com buletin honetan, joan den abenduan, Argentinarako bidaiaren egitaraua oraindik osatzen ari zela hasi ginen Beasaingo Aurtzaka dantza talde gipuzkoarraren bidaia edo ostera horren berri ematen. Emeki emeki bidaiaren nondik norakoak osatu ziren, emanaldien toki eta datak itxi eta, uztailaren 28a heldu zelarik abiatu ziren beasaindarrak Argentinara. Bertatik, Chivilcoy eta Rosarioko bi emanaldien berri eman genuen.

[Argentinara joandako Beasaingo Aurtzakakoen talde argazkia]

Bahía Blanca eta Resistenciako egonaldi eta emanaldien berri ematea falta zitzaigun, eta hori, taldea berriz ere Euskal Herrira etorri denean egitea deliberatu genuen, bidaia osoaren balantzearekin batera. Datozen hitzak, Aurtzakako Izaskun Salazar dantzari eta eledunarenak dira. Berez esanguratsu eta adierazgarriak direlarik, Izaskunek idatzi bezala ekarri ditugu hona, taldeak Bahía Blancan egin zituen argazkiak bildu ostean. Merezi duelakoan, hona bidaiaren balantzea:

'Bidaia oso hunkigarria suertatu da'

'Egia esan, bidaia oso hunkigarria suertatu da. Oso zaila izan zaigu euskal etxe ezberdinetako kideei agur esatea. Harreman oso estuak sortu dira eta emanaldiez gain sortu diren euskal jai inprobisatuak ikaragarriak izan dira. Oso polita da horrenbeste jende euskal musikaren inguruan dantzatzeko elkartzea eta maitasun lotura sendoak sortzea.

[Bahia Blancan aritu ziren bertako 'Beti Aurrera' eta Beasaingo 'Aurtzaka' taldekoak elkarrekin, emanaldia bukatu berritan]

Resistencia, kulturarekiko atxikimendu handia izanik oso leku interesgarria iruditu zaigu. Kultur ekintzak maila altukoak dira eta euskaldunak ez diren beste zenbait komunitateen zorionak jasotzeak guretzat garrantzi oso handia du. Interes probintzial eta munizipaleko emanaldia deklaratu zuten guk eskainitakoa, gure atseginerako. Bertan ez dute Euskal Etxerik (eraikinik) baina euskal kulturaren sustapenerako lan handia egiten dute eta bertan emandako dantza ikastaroak ere arrakasta handia izan zuen.

'Lagun hauek betirako mantendu nahi ditugu'

Bahia Blancan, bestalde, Manu Irastorza tartean izanik (gure Argentinako lotura zuzena alegia) gure bisita ahaide ezezagunak bagina bezala espero zuten. Bertan eskainitako emanaldia ezberdina izan zen, Manuren bidez eta bertako dantza zuzendari diren Vicente Ventimiglia eta Josetxu Astolfiren laguntzaz 'Beti Aurrera'ko dantzariak eta Aurtzakakoak eszenatokira elkarrekin igo ziren dantzari dantza eta erromeria dantzatzeko. Bahiara iritsi orduko entsegu amankomuna egin genuen eta ikuskizuna oso hunkigarria izan zen. Gaur goizean agurtu ditugu autobus terminalean, atzo Euskal Etxean ospatu zen erromerian gau osoa dantzan pasa ondoren.

Aurtzaka dantza taldetik honako mezua luzatzea gustatuko litzaiguke: 'Gure Argentinako esperientzia ahaztezina izan da, ikaragarrizko maitasunez jaso gaituzte leku guztietan eta konpartitutako momentuak bihotzean eramango ditugu beti. Orain harremana estua izateko aukera dugu eta lagun hauek betirako mantendu nahi ditugu, ahal izanez gero berriro elkartuz Argentinan zein Euskal Herrian. Mila esker denoi bihotzez'.


LOTURA GEHIGARRIAK

Aurtzakaren emanaldia Rosarioko San Inazio Kultura Astean
2006ko abuztuaren 11ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Bahia Blancako Euskal Etxeak Aurtzaka gonbidatu
2006ko abuztuaren 10ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Euskal Etxeak loriatuta Chivilcoy-ko Dantzari Topaketarekin
2006ko abuztuaren 8an EuskalKultura.com-en argitara emana

Aurtzakak Chivilcoy eta Rosarion hasi du bidaia argentinarra
2006ko abuztuaren 4an EuskalKultura.com-en argitara emana

Euskal Etxe bat dantzez eta dantzari gaztez betea
2006ko abuztuaren 4an EuskalKultura.com-en argitara emana

Aurtzakak emanaldia eta dantza tailerra eskainiko Chivilcoyn
2006ko uztailaren 29an EuskalKultura.com-en argitara emana

Chivilcoyko EE Aurtzakaren harreragile, Jaialdiak 700 sarrera salgai
2006ko uztailaren 28an EuskalKultura.com-en argitara emana

Aurtzaka talde beasaindarra uztailaren 29an dantzari Argentinan
2006ko uztailaren 18an EuskalKultura.com-en argitara emana

Rosarioko San Inazio Euskal Kultura Astearen egitaraua
2006ko uztailaren 17an EuskalKultura.com-en argitara emana

Dozena bat euskal etxek beino gehiagok nahi dute Aurtzaka
2006ko urtarrilaren 12an EuskalKultura.com-en argitara emana

Aurtzaka EuskalKultura.com medio Argentinan dantzatzeko eskaintzen
2006ko abenduaren 30ean EuskalKultura.com-en argitara emana


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia