euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

AEKren Aizu! aldizkariak 25. urteurrena beteko du, 1981. urteko Durangoko Azokan '0' alea aurkeztuz geroztik

02/12/2006

Eñaut Mitxelena Aizu!-ko koordinatzailea; Esther Zarandona aldizkaria  sortu zuen lan taldeko kidea eta Mertxe Mujika AEKko koordinatzaile nagusia
Eñaut Mitxelena Aizu!-ko koordinatzailea; Esther Zarandona aldizkaria sortu zuen lan taldeko kidea eta Mertxe Mujika AEKko koordinatzaile nagusia

PUBLICIDAD

AEK-k hilero argitaratzen duen Aizu! aldizkaria 25. urteurrenera iritsiko da hil honetako alearekin. Hori dela eta zenbaki berezia kaleratzea erabaki dute 312. alearekin. Aldizkariaren 0 alea 1981. urtean aurkeztu zen Durangoko Azokan eta bi urte beranduago AEKren irakaskuntza tresna izatera igaro zen. Geroztik irakurlegoari erabat euskalduntzen eta alfabetatzen laguntzen dihardu. Eñaut Mitxelena koordinatzailearen esanetan, 'urteurren honetan, Aizu!-tik igarotako laguntzaileak eta irakurle nagusi diren euskara ikasleak izan dituzte gogoan batik bat'.
Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundeak (AEK) Aizu! aldizkariaren 25. urteurrena ezagutzera eman zuen joan den asteazkenean Bilboko Kalderapeko Kulturgunean. 312. alera iritsi da jada argitalpena, 1981eko Durangoko Azokan 0 zenbakia aurkeztu zuenetik. Sortu eta bi urte beranduago AEKren argitalpena izatera igaro zen eta harrez geroztik ikasleak euskalduntze prozesuan laguntzeko helburuan dihardu. Irakaskuntza funtzioaz gain, Euskal Herria, euskara eta euskal kulturaren inguruko erreportaje interesgarriak jorratzen ditu.

25. urteurrena dela medio hilabete honetako 312. aleak berezitasun batzuk ekarriko ditu. Aizugileek ohiko formatu eta edukiak alde batera utzi eta 25 urteotan zehar argitaratutako hainbat lanekin osatuko dute zenbakia, besteak beste 25 elkarrizketekin, 25 erreportajeekin... Horren helburua eta Aizu! aldizkaria hilabetero gauzatzen dutenen nahia, 25 urte hauetan euskararen, formatuen eta edukien eboluzioa islatzea izan da.

Halaber irakurlegoa zoriontzea ere beharrezkoa ikusi dute argitalpenaren arduradunek. Hori dela eta euskaltegiz euskaltegi mugituko den erakusketa ibiltaria prestatuko dute, berehala hasiko den 2007an abiarazteko eta haren baitara 25 urteotan kaleratutako portadak bilduko dituzte. Momentu hori iritsi arte, erakusketa Kalderapeko Kulturgunean izango da ikusgai eta ondoren, Gasteizko Hala Bedi tabernan.


Lotura interesgarriak

Aizu! aldizkariaren web gunea
www.aizu.net

Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundea (AEK)
www.aeknet.net

'Helduen euskalduntze sektorea osasuntsu'
Berria-k Mertxe Mujikari egindako elkarrizketa


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia