euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

‘‘Euskaldunak Mexikon’’ erakusketak Jaiotza erakutsiko du Gabon hauetan Mexiko Hiriburuko Euskal Etxean; Jose Manuel Ugarteren obra da, Lourdes Arrechearen laguntzarekin (Deia-n)

26/12/2005

PUBLICIDAD

E.LK./Bilbo. José Manuel Ugarte eta Lourdes Arrechea Mexiko DF hiriko Euskal Etxeko kideek gai euskaldun-mexikarrez ornituriko Jaiotza bat irudikatzen duen ‘‘Euskaldunak Mexikon’’ izeneko erakusketa antolatu dute hiriburu mexikarreko euskal etxean Gabon hauetarako. EuskalKultura.com webgunearen arabera, ohizko paisaia mexikarretan kokatuak ageriko dira euskal kulturako pertsonai ezagunak. Ekimen hau Euskal Etxe mexikarreko kidea den Ugartek eta Arrechea margolari eta kideak sortu dute.

Erakusketa Mexiko DF hiriko Euskal Etxeak Aristoteles kaleko 239 zenbakian duen egoitzan egongo da ikusgai Gabonetako opor guztietan zehar eta kaktus zein mendi koxkorren artean euskal baserritarrak agertuko dira, Jaiotza hau euskal nekazritza munduaren islada bihurtuz. ‘‘Euskaldunak Mexikon’’ erakusketaren paisaia aldatu egiten da berau egunez zein gauez begiztatzen bada. «Gauean zehar ustekabeak agertzen dira», gaineratzen da Mexikoko Euskal Etxetik.

(2005-12-26an Deia-n argitara emana)


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia