euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

60.000 lagun espero dituzte Amurrion, 'Ekiozu Bideari' lelopean Araba Euskaraz jaialdiaren 25. edizioa ospatzeko

19/06/2005

Jose Luis Zumetak diseinatua da aurtengo Araba Euskarazeko logoa
Jose Luis Zumetak diseinatua da aurtengo Araba Euskarazeko logoa

PUBLICIDAD

Arabako ikastolen aldeko festa erraldoia biziko du gaur Amurriok, Araba Euskaraz-eko 25. edizioarekin. Euskal Herri osoko euskaltzale ugari bilduko dira bertara, euskarazko irakaskuntzaren alde egin eta Aresketa ikastolaren berrikuntza eta beharrei aurre egiteko euren sostengu eta laguntza emanez. Araba Euskaraz honetan bildutako irabaziekin ikastolan patio estali bat eraiki eta Haur Hezkuntzako ikasleentzat instalazioak egokituko dituzte. Jaia eta euskara izango dira nagusi eremu berde eta itzal ugaridun ibilbidean, Aiarako bailaran garai honetan egin ohi duen eguraldi sargoriari aurre egiteko.
Antolatzaileen kalkuluen arabera 60.000 euskaltzale bilduko dira gaur Amurrion, Araba Euskaraz ospatu asmoz. Jende andana 10.00 biztanle inguruko herri honentzat, baina esperientzia etzaie falta amurriotarrei, arabar ikastolen aldeko jaia bertan ospatzen den hirugarren aldia izango baita biharkoa. Aurrekoak 1986 eta 1996 urteetan izan ziren.

Orain bederatzi urte egindako jaialditik irakaspen garbi bat atera zuten: beroari aurre egiteko medioak jarri beharra. Orain dela bederatzi urteko ekitaldian baino eguraldi hobea egitea espero dute --ez hain sargoria-- baina, badaezpada, jaira bildutakoak babesteko itzal nahiko eta eremu berde ugaridun ibilbidea prestatu dute.

Jende mota ororentzako ekitaldiak

Juan Urrutia parkea eta San Salvador izeneko aisialdi gunea izango dira ekitaldi gehien bilduko dituzten lekuak. Bertan kontzertuak, herri kirolak eta bertsolariak izango dira ikusgai eta tirolina eta beste aktibitate ugari ere egingo dituzte. Antolatzaileen asmoa publiko mota ororentzat erakargarri gerta daitekeen programa diseinatzea izan da, adin eta interes desberdinetako pertsonek zerbait interesgarria aurkitu dezaten.

'Ekiozu Bideari' leloa hartu du aurtengo ekitaldiak eta bertan bildutako dirua Aresketa ikastolan estalitako jolastoki bat egin eta Haur Hezkuntzako ikasleentzat instalazioak egokitzeko erabiliko dute.

Ken Zazpik taldeak eginiko kantua

Honetaz gain Araba Euskarazeko antolatzaileen asmoa Amurrion eta Araba osoan euskararen erabilera indartu eta ikasle eta gurasoak ikastolaren proiektuan inplikatzea ere bada.

Aurtengo Araba Euskarazeko abestia Ken Zazpi talde gernikarrak egina da, eta musika alaia eta lelo eta doinu errazak erabiliz 'euskara, ikastolen proiektuarekiko eta, azken batean, herriarekiko konpromisoa adierazten du', Jon Mikel Arronategi eta Eñaut Elorrieta taldekideen esanetan.


Lotura interesgarriak

Araba Euskaraz 2005, bihar Amurrion
www.araba-euskaraz.org

'Araba Euskarazerako kanta 'zuzen eta mugitua' sortu du Ken-Zazpik'
www.gara.net

'Txoriak kantuan'
www.berria.info


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia