euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

250 bat pertsonek bi orduko ibilaldia egin Montreal-en (Québec) bertako bi euskal herritarren egoera salatzeko

10/03/2005

250 bat jende manifestatu ziren joan den larunbatean Montrealen euskal errefuxiatuen alde, quebectar hiri nagusiko Euskal Preso Politikoen Sostengu Taldeak deiturik; bi hilabeteko kanpainaldia daramatza Taldeak
250 bat jende manifestatu ziren joan den larunbatean Montrealen euskal errefuxiatuen alde, quebectar hiri nagusiko Euskal Preso Politikoen Sostengu Taldeak deiturik; bi hilabeteko kanpainaldia daramatza Taldeak

PUBLICIDAD

250 bat pertsonak bi orduko ibilbidea egin dute joan den larunbatean Montrealen (Québec) bertako Euskal Preso Politikoen Sostengu Taldea duela bi hilabetedanik egiten ari den kanpainaren barne. 1997danik Québec-en bizi diren Gorka Perea eta Eduardo Plagaro euskal herritarrek babes politikoa eskatu dute Kanadan eta Gorte Gorenaren aitzineko helegitean ezarri dituzte azken esperantzak. Manifestariek torturaren kontrako eta askatasunaren aldeko oihuak jaurti zituzten.
Duela ia bi hilabete 'Euskal Preso Politikoen Sostengu Taldea'k Montrealen informazio kanpaina zabala hasi zuenetik, hogei bat pertsonatik goiti bildu dira erregularki 'estatu espainiarreko torturak salatu eta euskal preso politikoen egoerari buruzko berri paperen eta horma-kartelen bidez zabaltzeko', taldetik beretik buletin honi adierazi zaionez.

Martxoaren 3an prentsaurreko bat antolatu zen Montréalen eta bi euskal herritar hauetako batek, Gorka Perea Salazarrek, aurkeztu zituen media diferenteen aitzinean 'Montréalen errefuxiatu estatusa galdegitera behartu gaituzten arrazoiak'. Hainbat komunikabide bertaratu ziren ekitaldira, horien artean irrati frantses hiztunak (Radio-Canada, INFO 690, irrati unibertsitarioak eta komunitarioak CISM, CKUT, CIBL, Le Centre des médias alternatifs du Québec), irrati ingeles hiztunak (CBC, CJAd), prentsa frantses hiztuna (La presse, Le Devoir, Le Couak), prentsa ingles hiztuna (Gazette). Ondorioz, Gorka Perearen eta Sostengu Taldearen lekukotasunak aski zabalduak izan dira.

Gaur egun, Gorka Perea eta Eduardo Plagaroren azken errekurtsoa Gorte Gorena da. Euren abokatuek entzunaldi bat galdegin dute eta Gorteak bere erantzuna eman beharko luke eskabide horren bidezkotasunari buruz, apirila bitartean eman ere.

Joan den larunbateko manifestaldian 250 bat pertsona bi orduz ibili dira Montréaleko karriketan, beste mezu batzuen artean honakoak oihukatuz: : L'Espagne torture, Canada complice, 'Askatasuna-Liberté', Pour les basques, l'Espagne, c'est un énorme bagne!.

Sostengu taldearen helburuek zenbait pertsonalitateren laguntza lortu du, tartean Luc Picard eta Andrée Lachapelle antzezlariena eta pertsonalitate politikoena, besteak beste. Manifestaldian bertan, Pierre Falardeau zinemagileak eta Fermin Muguruza kantariak hartu zuten parte.

[Testuko argazkietan, Montrealen joan den larunbatean egin zen manifestaldiko irudiak, azkenekoan Fermin Muguruza kantaria ere agertzen dela]


Lotura gehigarriak

Kasuari buruzko artikulua (2004-03-11)
'Union des forces progressistes'-en webgunean

Albistea Gara egunkarian
Sostengua helarazi diete Plagarori eta Pereari Quebecen

Euskaldunak, l'Association des Basques du Québec
www.euskaldunakquebec.com

Mexikon estradizio mehatxupean daudenen aldeko webgunea
www.6demexico.org


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia