euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

En otros medios

Sodre Ballet Nazionalak sarreren errekorra lortu du Igor Yebra zuzendari artistiko dela egin duen lehenengo ikuskizunean (en Dantzan.eus)

06/04/2018

Uruguaiko Sodre Ballet Nazionaleko zuzendari artistikoaren kargua hartu zuen Igor Yebrak pasa den urtarrilean, Julio Bocca-ren lekua hartuta. Lehenengo gainditu beharreko froga "Loti Ederraren" estreinaldia izan da, Mario Galizzi-ren koreografiarekin, Agatha Ruiz de la Pradaren jantziekin eta Hugo Milanen eszenografiarekin. Honela azaldu du obra Yebrak La Nacion egunkarian: "Obra atenporala eta kontzeptuala sortu dugu, garaikidea eta aldi berean klasikoa". Martxoaren 15etik 29ra 16 funtzio eskaini dituzte. Obrak errekor denak hautsi ditu, 27.544 pertsonak ikusi dute.

Enlace: Dantzan.eus

Iratxe de Arantzibia. Yebrak ikuskizunaren esku programan hainbat asmo idatzi zituen: "Aukera hau aprobetxatu nahi dut zuei eta haiei eskerrak emateko proiektu honetan parte hartzeko aukeragatik, Uruguaiko erreferente kultura eta soziala den Sodre Ballet Nazionala hazten laguntzeagatik.  Talde guztiaren izenean, ametsa egi bihurtzen jarraitzeko ardura hartzen dugu eta Lilien maitagarriak Carabosse maitagarriaren aurrean beti arrakasta izan dezala."

Uruguaiko eta Argentinako prentsan kritika oso positiboak jaso dituzte.



« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia