euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

En otros medios

San Frantziskoko Euskal Etxeak 40 urte bete ditu (en El Correo)

21/02/2022

Gaur egun Euskal Kultur Zentroak 500 kide baino gehiago aurkezten ditu, komunitatearen indarra, determinazioa eta eragina herrialdean barrena erakutsiz

Enlace: El Correo

Unai Sarriugarte. San Frantziskoko Euskal Etxeak 40 urte bete ditu, 1982. urtean ireki baitzuten azpiegitura hauxe. Euskal Kultur Zentroa Kaliforniako iparraldeko eta haraindiko euskal diasporako kideentzat bilgune esanguratsuenetakoa da. Bertan oso ezaguna den jatetxe bat dago, baita eskuzko pilota frontoi ikaragarri bat aurkeztu ere.

San Frantziskon euskal komunitatea XX. mendetik ageri da. Mende honetan euskal komunitatearen jarduera Kaliforniako hiri honetako North Beach auzoan ematen zen batez ere, bertan jatetxe eta hotel askoren jabeak eta langileak euskaldunak zirelarik. Izan ere, euskaldunak esku pilota partiduak ikustera bertaratzen ziren Broadway Street kaleko Hellen Willis kirol esparrura. Bertan esku pilotan aritzen zirenak ere euskaldunak ziren. Hala, pilota partiduez gozatu ondoren, normalean euskaldunek elkarrekin bazkaltzen zuten, baita musikarekin egunok girotu ere.

Baina, 1979. urtean, pilotalekuari eusteko erabili zen eraikina eraitsi egin zuten, eta horrek euskal komunitatea esku pilotan aritzeko lekurik gabe utzi zuen. Horren harira, euskal herritar batzuek, pilotariak, euren familiak eta beste euskaldun batzuk, tarteko, batzorde bat sortu zuten, eta, horren emaitza, San Frantzisko hegoaldeko Euskal Kultur Zentroa sortzea izan zen. 200 pertsona inguruk osatu zituzten Euskal Etxearen lehendabiziko urteak, elkar biltzea xedetzat zutela.

1982an estreinaldi horrek arrakasta ikaragarria izan zuen, euskal komunitateak emozioz, harrotasunez eta itxaropenez hartu baitzuen. Hortaz, gaur egun Euskal Kultur Zentroak 500 kide baino gehiago aurkezten ditu, komunitatearen indarra, determinazioa eta eragina herrialdean barrena erakutsiz. Egungo bazkide gehienak Ipar Euskal Herrikoak eta Nafarroakoak dira, baita zenbait bizkaitar izan ere.



« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia