Ortzadar Dantza Taldea. Aurtengo urtean bi aukera bikain sortu zaizkigu ordea eta bakar bati ezezkorik esaten ezin asmatu. Bi aukerak guztiz desberdinak gainera. Lehenengoan Galesera joanen da gure fanfarrea plaza dantza gidatuak egitera. Bertan "Pam lai?" elkartearekin elkarlanean zortzi emanaldi izanen ditugularik.
- uztailaren 20ean eta 21ean, ostirala eta larunbata, Dolgellau herrian (Gwynedd) "Y Sesiwn Fawr" jaialdian parte hartuko dugu.
- uztailaren 22an, igandea Y Dyfi Pub-aren inguruan, Glantwymyn herrian (Powys) arituko gara.
- uztailaren 25ean, asteazkena, Llanbedrog herrian (Gwynedd) Arte galeria batean, Gwilym Bowen Rhys lagundurik.
- uztailaren 26ean, osteguna, Aberystwyth herrian (Ceredigion) antzokian, kabaret gaua dantzekin
- uztailaren 27an, ostirala, Machynlleth herrian (Powys) Osian Morris eta Alaw Jones lagundurik
- uztailaren 28an, larunbata, Dinas Mawddwy herrian (Gwynedd) galestar dantzari eta musikariekin emanaldia
- uztaliaren 29an, igandea, Dolgellau herrian (Gwynedd) azken agurrerako emanaldia.
Galesetik itzulita musikari baten batek zuzenean bat eginen du bigarren bidaiarekin, Sardiniara oraingoan, eta honetara talde guztia joanen zaigu.
- abuztuaren 3an, ostirala, Pattada herrian, "Musi Chenende" jaialdian parte hartuko du taldeak
- abuztuaren 4ean, larunbata, Fonni herrian, "Palio di Fonni" jaialdian
- abuztuaren 5ean, igandea, Nuoron, "instituto Etnografico Della Sardegna" delakoan emanalditxoa eta egun berean, arratsaldean, Telti herrian plaza dantza bat.
Bi bidaiatan aisialdirako tartea ere izanen dugu, baino hori beste kontu bat da...