euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

En otros medios

Oier Pastor Alonso: "Euskal komunitate indartsua dago San Frantziskon" (en Hiruka)

16/04/2024

Lemoiztarra sortzez, sopeloztarra ikasketaz, eta Plentzian futbolean eta Leioan pilotan aritutakoa, uribekostar petoa da Oier Pastor. Eskualdean alderik alde mugitzeaz gainera, sorterria atzean utzi eta atzerrira, San Frantziskora (AEB), jotzeko grina izan zuen 2021ean, zientzialari gisa hazteko asmoz. "Hemengo laborategi batean lan egiteko aukera suertatu zitzaidan, eta hemen zientzia nola egiten den ezagutzea deigarri egiten zitzaidan".

Enlace: Hiruka

Iker Rincon Moreno. Hala, AEBetako San Frantziskora egin zuen hegan, Kaliforniara. Urte bi lehenago ere bertan izan zen, doktoretza egiten ari zela, hiru hilabetez, eta gogotsu egon zen han, akorduan duenez. Neurozientziaren alorrean dabil ikerketak egiten, eta, dioenez, pertsona eta zientzialari gisa hazteko inguru aproposa da, egiten duena gozatzeko aukera eskaintzen diona.

2021etik hona, askotarikoak ikusteko eta ezagutzeko aukera izan du lemoiztarrak, hala nola itsas lehoien gotorlekua den portua, Golden Gate zubi ospetsua eta Dolores misioa, bertan bizi ziren indigenen kontrako sarraskiaren ondoren San Frantzisko hiria eraikitzen hasi zen gunea. Eta, aitortzen duenez, besteak beste, harrigarria egiten zaio hirian dagoen kulturen nahasketa, "abiapuntu ezberdinetatik datorren jendea, lehen, bigarren edo hirugarren belaunaldikoak izanik ere, eta horrek sortzen dituen harremanak". AEBetako sistema, aldiz, "astuna" egiten zaiola aitortzen du: "Orokorrean, gizarte oso indibidualista da, gastua egitea eta zorretan egotea saritzen duena", eta baita trafikoa ere, "latza da!".

Munduko beste puntan egonda ere, baina, etxean sentiarazteko modukoak ere aurki daitezkeela dio: "Pilotan, bertsotan eta euskal kultura bizitzen jarraitzen dut nire egunerokotasunean; euskal komunitate indartsua dago, eta itzela da hori niretzako". Ildo horretan, hiritik gertu ondo jateko leku ona Euskal Etxea dela dio, "lehen beste bat bazen San Frantziskon bertan, baina itxi egin dutela jakin izan dut". Hala ere, ohartarazpen bat egiten du: "Dena da garesti hemen. Oso garesti". 



« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia