Orotara 150 pertsona inguruk eman dute botoa Luzaideko bolantetan emakumeek izan behar duten parte hartzearen inguruan. Herrian erroldatuek, dantzariek eta dantzari ohiek zuten botoa emateko aukera, eta hiru laurdenek bozkatu dute emakumeek parte hartzearen alde. %65ek, aldiz, neskek gaur egun duten jantzia erabiltzen segitzea nahi dute —gona—, eta ez Bolanten ohiko jantzia.
Kontaketa atzo egin zuten. Parte hartzaileen %75ek nahi dute neskek mutilen moduan dantzatzea; %20 kontra daude, eta %5 baliogabeak izan dira. Jantziei dagokienez, parte hartu dutenen %65ek diote neskek gona jantzi behar dutela; %18k pentsatzen dute Bolantaren pertsonaia ordezkatu beharko luketela —gaur egun gizonek dutena—, eta %17k, beste jantzi bat asmatu beharko litzatekeela.