Autobus horiek Irizar Taldeak garatutako teknologia erabiltzen dute, bai elektronikan, komunikazioetan eta baita ibilgailuaren sistema nagusietan ere. Autobusek 14 metroko luzeera, 3 ate eta 51 eserleku dituzte eta lau besaulki tolesgarri dituzte; hala, guztira 104 bidaiari eraman ditzakete. Gauez kargatzen dira eta 200 eta 220 kilometro arteko autonomia dute. Karga horiek egiteko, Irizar Taldeak garatu eta fabrikatutako 14 kargagailu jarriko dituzte
Kontratu garrantzitsua
Voyages Emile Weber taldea, Luxenburgoko garraio konpainiarik handienetakoa da. Tradizioa eta berrikuntza uztartzen ditu, eta garraio zerbitzuen arloko bikaintasuna lortu du. Kontratu berri honekin, bere autobus flota elektrifikatzeko prozesuarekin jarraitzen du konpainia horrek. Irizar taldearentzat kontratu garrantzitsua da, autobus berriez gain, salmenta ondoko zerbitzu esklusiboa dutelako.