euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

En otros medios

Joseba Tapia, “bigarren gaztaroan” (Badok.eus-en)

05/10/2016

Oraingoz zuzenekoetarako proiektu bat baino ez da. Joseba Tapiak rock formatu elektrikora egokitu ditu bere kantutegiko hamalau abesti eta Besamotzak taldearen laguntzarekin Euskal Herrian zehar eskainiko ditu datozen hilabeteetan. Bere ondora Iñigo Telletxea (baxua;BorrokanAnje Duhalde), Dani Narbarte (gitarra eta soinu txikia; Laiotz) eta Iker Uriarte (bateria; Betagarri) bildu ditu Tapiak (ahotsa eta gitarra elektrikoa). Elgorriagan (Nafarroa) eman zuen estreinako kontzertua, Usurbilen (Gipuzkoa) bigarrena, eta Gasteizko Gaztetxeak hartuko du hirugarrena, urriaren 6an, Muinoko Hotsak egitarauaren barruan.

Enlace: Badok.eus

Bi urte inguru eman ditu Joseba Tapiak (Lasarte-Oria, 1964) eszenatokietatik kanpo, Tximela kapitainaren izarrak diskoaren aurkezpen kontzertuak amaitu zituenetik. Lan hura ia osorik bakarka grabatu  zuen Tapiak —zenbait kantutan biolontxeloa eta organoa ere erabili zituen—, eta zuzenekoetan gitarra klasikoaren eta ahotsaren baliabide soilez interpretatu zituen Luis Rezolaren hitz musikatuak. Oraingoan 90eko hamarkadan Tapia eta Leturia Band-en erabilitako formatura itzuli da musikari gipuzkoarra, baina soinu txikia Dani Nabarteren esku utzi du

“Kantatzeko gogoak eta agertokiaren lilurak bultzaturik hemen nator indarberriturik mikrofono aurrera. Biloak urdintzen hasi zaizkit dagoeneko eta bigarren gaztaroan prest nator borrokara”, adierazi du Arabako Alea aldizkarian egin dioten elkarrizketan. Ehun kantu inguruz osaturiko bildumatik hamalau abesti aukeratu ditu sonoritate berrira egokitzeko; gehienak bere bakarkako diskoetakoak dira: Québec: hamalau kantu independentziarakoReal politik… Horrelako ariketek kantariari dakarkioten onura azpimarratu du Tapiak aipatutako elkarrizketan: “Berritze horrek biziberritu egiten du kantaria eta kantua bera. Sortzen jarraitzeko estakurua eta garuna martxan edukitzeko bide ezin hobea da. Gainera gure rock bandara egokitze horrek tresna eta ahotsaren prestatzera zaramatza”.

HURRENGO KONTZERTUAK

  • Urriak 6: Gasteizko Gaztetxea, 21:00 (+ Antton Aranburu eta Bikiak)
  • Urriak 21: Azkoitiko Matadeixe
  • Urriak 22: Bergarako Osintxu auzoa, 22:00
  • Azaroak 18: Donostiako Le Bukowski taberna, 20:00


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia