euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

En otros medios

Inkesta soziolinguistikoa: 16 urtetik gorakoen % 33,9 euskaldunak dira, 1991n baino % 10 gehiago (EiTB.eus-en)

14/10/2016

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 16 urtetik gorako biztanleen % 33,9 euskaldunak dira, duela bost urte baino % 2 gehiago eta orain 25 urte baino % 10 gehiago. Hala eta guztiz ere, biztanleen % 30,6k hitz egiten dute euskaraz.

Enlace: EiTB.eus

Bost urtean behin egin ohi den inkesta soziolinguistikoaren emaitzak aurkezten hasi dira.

Gaur, Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak VI. inkesta soziolinguistikoaren EAEko emaitzak aurkeztu ditu Donostian, Mikel Arregi Nafarroako Gobernuko Euskarabidea Institutuko zuzendari nagusia eta Mathieu Berge Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoko presidentea alboan zituela.

Izan ere, aurten, lehen aldiz, Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako Foru Erkidegoko eta Iparraldeko erakundeen elkarlanean egin eta finantzatu dute inkesta hori.



« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia