euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

En otros medios

Hamabost urte beteta, 'Gaztezulo'-k aldizkaria eraberritu du, paperean eta Interneten (en Berria)

04/12/2015

Hamabost urte beteta, Gaztezulo aldizkariak apustu indartsua egin du diseinuan. Mantxeta, letra tipoa, edukiak antolatzeko modua eta webguneko eskaintza berritu ditu euskarazko hedabide horrek. «Eduki jakin batzuetan testu luzeen ordez, begirada kolpera erraz nabarmentzen diren testu laburrak lehenetsi ditugu», azaldu du Aitor Abaroa aldizkariko zuzendariak. 

Enlace: Berria

Urtzi Urkizu. «Diseinua askoz ere garbiagoa da», gaineratu du aldizkariko kazetari Leire Palaciosek. «Testuak eta argazkiak soiltasunez emango ditugu». Aldizkarian egindako aldaketen harira eraberritu dute webgunea. «Irakurterraztasuna eta soiltasuna mesedetzen dituen diseinu garbia du webgune berriak», dio Abaroak.

Palaciosek nabarmendu duenez, etapa berri honetan sortzaile eta ekintzaile berriekin egingo dute apustua: «Adibidez, zuzenean estudioetara joango gara, diskoen sorkuntza prozesua ezagutzeko». 

Webgunean, papererako landutako edukiez aparte, bestelako edukiak landuko dituztela iragarri du Abaroak: «Papererako eduki atenporalak utziko ditugu, eta gaurkotasunari lotutakoak webgunean lehenetsiko ditugu». 

Palaciosek argi du bidea: «Irakurleek ez dute gurera moldatu behar, baizik eta guk moldatu behar dugu irakurleetara».



« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia