euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

En otros medios

Gartzia Aranburu gaztearen Islandiako istorioak euskaraz eta ingelesez Nafarroako Ikastolen eskutik (en El Diario Vasco)

09/12/2015

Tapio Koivukari finlandiarrak idatzitako ‘1615 Islandia: Gartziaren istorioa’, baleazaleen sarraskiaren ingurukoa, euskaraz eta ingelesez Nafarroako Ikastolek Elkartearen eskutik.

Enlace: El Diario Vasco

Lau mende ilunpean eta isilpean egon ondoren, hedapen handia izan zuen udaberri partean Islandian egin zen biltzar baten eraginez 1615ean lurralde hartan gertatu zen euskal baleazaleen sarraskiak. Pasartea gogoan ez dutenentzat, 1615ean, uda hartako kanpaina amaitu eta etxeratzeko zeudenean, 32 euskal bale akabatu egin zituzten argitzen erraza ez den sarraskian.

Izan ere, ehundaka urteren ondoren, Islandiako Gobernuak euskaldunak hiltzea baimentzen zuen legea indargabetu du. Horren harira, Etxepare Institutuak eta Islandiako-Euskal Herriko Lagunen elkarteak kongresua antolatu zuten Reykjavic-en. Jardunaldien artean, apirilaren 22an, berradiskidetze ekitaldia egin zuten eta besteak beste, parte hartu zuten Xabier Irujo historialariak, euskal bale arrantzaleen

Biltzar hark izan zuen arrakastaren ondotik (besteak beste, Islandiako Gobernuak euskaldunak hiltzea baimentzen zuen legea indargabetu zuen) , haren antolakuntzan esku-hartze zuzena izan zuen Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin egun osoko jardunaldi mamitsua antolatu zuten uztailean Donostiako Aquariumen Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroak eta Euskal-Islandiar Adiskidetza elkarteak. Jardunaldi hartan, besteak beste, 'Baskavigin' euskal baleazaleen hilketaren kronika ezagunaren bertsio eleanitza aurkeztu zen. Jon Gudmunssonek idatzi zuen testua euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez argitaratu da Montevideon, eta editoreak, Xabier Irujo barne zela, mintzatu ziren lan zirraragarri eta argigarri horri buruz.

Orduantxe eman zuen Xabier Irujok berak istorio hura haur eta gazteei kontatzeko Tapio Koivukari finlandiarrak idatzitako liburuaren berri. Finlandieraz idatzitako liburua islandierara itzuli zen lehenik, eta orain euskaraz eta ingelesez argitaratuko da Nafarroako Ikastolen Elkartearen eskutik.

Ingelesez ‘Islandia 1615: A Whaler’s Tale’ du izenburua liburuak. Euskaraz, berriz, ‘1615: Gartziaren istorioa’. Nafarroako ikastolen 50. Urteurrenaren harira argitaratu den liburua NIEko zuzendari Josu Reparazen eta Xabier Irujok aurkeztu dute. Irujo Historia Garaikideak doktore da, eta Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroko zuzendarikide Renon. Berak koordinatu du alegia Montevideoko (Uruguai) Euskal Erria argitaltxeak plazaratutako liburuaren edizioa. Bereziki Lehen hezkuntzako 6.mailako eta DBHko 1.mailako ikasleei zuzendutako liburuak 140 orrialde ditu, eta garrantzi handia dute Fidel Azkoagaren marrazkiek.

Baleontzian aprendiz

Istorioa Gartziaren bitartez kontatu du idazleak. Gartzia Aranburu duela 400 urteko euskal kostaldeko mutil-gazte bat da. Bere bizitzak aldaketa handia izaten du baleontzi batean upelgile aprendiz moduan kontratatua izatean. Agustin upelgilearekin batera itsasoratzen da eta Iñaki arropa garbitzailea eta Stobal arpoilaria egiten ditu lagun bertan. Euskal arrantzalez beteriko baleontzia Islandiara doa arrantzara. Tripulazioak eta beraien familiek balea ugari arrantzatuko dituzten eta onura ugari ekarriko dizkien bidaia espero dute, baina guztiek ez dute konfiantzarik Martin de Villafranca kapitan gazte eta handinahiarengan. Arrantzaleak baleak harrapatzen eta islandiarrekin salerosketak egiten okupatuta dabiltzan bitartean, Gartziak eta Agustinek gogor lan egin dute hainbeste baloratua den balea olioarentzat kupelak eraikitzen. Gainera, Gartziak Islandiako jende asko ezagutzeko aprobetxatzen du, aipagarriena Kristrún, Gartziaren adin bereko neskatila bat. Balea

Arrantza denboraldi oparoaren ondoren prest daude etxerantz abiatzeko, baina bapateko ekaitzak baleontziak ondoratu dizkie eta harrapaturik geratu dira lur horietan. Euskal balea arrantzaleak berehala ohartu dira bertako bizilagunek mehatxutzat dituztela orain eta beraien beldur direla... Gartziaren ipuin hau leialtasun eta adiskidetasunez beteriko istorioa da batetik eta XVII. mendeko Islandian bizirik irauteaz eta abenturaz beteriko kontaketa bestetik.

Nafarroako Ikastolen Elkarteak adierazi duenez, «helburua gure ikasleei euskal historiako parte den liburu bat eskaintzea da; ikastola bezala munduarekin konektatzen gaituen liburua eta nafar itsas bizitzari aipamen egiten diona».

Idazle ezaguna

Tapio Koivukari idazle finlandiarra da baina Islandiako literaturan ere egina du bere tokia. 1959an jaio zen Finlandia mendebaldeko kostaldeko Rauma hirian eta Helsinki Unibertsitatean Teologiako ikasketak egin zituen. 1989 eta 1993 bitartean Islandian bizitu zen eta bertan lan eginez islandiera ikasi zuen. Bere herrialdera bueltatzean, islandiar literaturaren itzultzaile egin zuen lan 2000ra arte. Nobelak, kontakizun motzak, irrati eta antzerkirako istorio eta poesiak idatzi zituen besteak beste, bai islandieraz eta baita bere eskualdeko dialektoan ere.

1615ean euskal bale arrantzaleak Islandian izandako masakrearen inguruko nobela idazterakoan asko ikasi du Euskal Herria eta euskararen inguruan eta 2010ean Euskal Herrian izan zen. Finlandia mendebaldeko kostaldeko nobelagile historikorik ezagunena da bera, arrantzale familia baten inguruan eginiko trilogiagatik edo Finlandiako mendebaldeko kostan Bigarren Mundu Gerraren eraginen inguruko liburu sortarengatik esaterako. Idazle finlandiarrak gizartean ahaztuak izan diren gaiak jorratu ohi ditu bere nobeletan, Bigarren Mundu Gerraren ondoren Sobietar Batasuneko errefuxiatuekin Suedian izan zen kontrabandoa esaterako.



« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia