Kattalin Agerre. Alde batetik, Euskal Herriko folklore aberastasuna erakutsi nahi izan dute. Horretarako Euskal Herriko hainbat dantza edo festa aukeratu dituzte: Urdiaingo San Joan Kantaita (Nafarroa), Maskaradak (Zuberoa), Dantzari-dantza (Bizkaia), Bolant-dantzak (Nafarroa Beherea eta Nafarroa), Oñatiko Korpus dantzak (Gipuzkoa), Kaskarotak (Lapurdi), Eltziego (Araba), Erronkariko dantzak (Nafarroa). Errituen eta dantzen inguruko azalpen laburrak argitaratu dituzte (testuingurua, datu historikoak, pertsonaiak, jantziak, bultzatzaileak...) eta festa bakoitzak emakumearen parte-hartzeari dagokionez edo generoari loturik izan duen bilakaera zein egungo panoramari buruzko zenbait zertzelada aurkeztu dituzte.
Bestetik, drag-en eta euskal dantzen iruditeria nahasten dituen argazkiak publikatu dituzte. Dantza bakoitzaren azalpenekin batera, Maruxakeko kideak ageri dira dagokion dantzetako arropak jantzita, baina drag ukituarekin.
Nabarmentzen dute folklorean eta dantza tradizionalean binarismoa oso markatua dagoela. Horren aurrea, bereizketa zurrun horrekin hautsi edo jolastu nahi izan dute euskal dantzetan erabiltzen diren jantziak dragarekin uztartuta. Azkenengo argitalpenean, azken urteetan eman diren aurrerapausoak ere nabarmendu dituzte, genero bereizketarik gabe sortu diren dantzen edo jantzien aipamena eginez.
Argitalpenak:
- Folklore Trabestia
- Folkore Trabestia 1: Urdiain (Nafarroa)
- Folkore Trabestia 2: Zuberoa
- Folkore Trabestia 3: Bizkaia, Durangaldea
- Folkore Trabestia 4: Luzaide eta Behe Nafarroa
- Folkore Trabestia 5: Oñati (Gipuzkoa)
- Folkore Trabestia 6: Lapurdi
- Folkore Trabestia 7: Eltziego (Araba)
- Folkore Trabestia 8: Agurra