euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

En otros medios

Etxea mugan dago (en ZuZeu.eus)

07/02/2019

Nondik etortzen gara? Batzuek berehala erantzuten dute, hasieran behintzat. Nik Galizatik eta Asturiasetik esango nuke. Nik egiten dudan bezala, Buenos Airesen, jende askok erantzun erraza emango luke: Italiatik, Espainiatik, Euskal Herritik, Alemaniatik, eta abar.

Enlace: Zu Zeu

Hala ere, itxura ez da gauza bakarra. Dakigun bezala, normalean, diruak zuritzen gaitu. João Ubaldo Ribeirok Viva o povo brasileiro liburuan Brasilgo istorioaz eleberri bat egiten du eta, hor, ideia hori ere agertzen da: nola den “zuriagoa” Afrikatik etorri ziren senideak dituen pertsona bere egoera ekonomikoa aldatu zelako. Beraz, azala inportantea da ezberdintasuna egiteko etorkinen artean, baina dirua ere bai (Quevedok esaten zuen bezala “diru jauna, jaun boteretsua”). Jendeak prozesu horretan pentsatzen du? Uste dut ezetz. Aspalditik ikasi genuen eta, orain, inkontzientea da, arrazismoa inkontzientea delako.

Nire ikuspegitik, etorkinen seme-alabek baztertzen dutenean okerrena da, ezin dut jasan. Haiek ez diote bere buruari galdetzen zergatik etorri ziren bere gurasoak, edo nola? Behin, ikasle batekin eztabaida izan nuen horri buruz. Mutil honek etorkinek eta Argentinako lehenengo belaunaldiak zerbitzu publikoak ordaindu behar zituztela esaten zuen. Orduan, nik esan nion “zuk pentsatzen duzu nik guztia ordaindu behar dudala”. Noski, harrituta geratu zen, bere buruan zuriak argentinarrak garelako. Horren ondoren, galdetu zidan nondik etorri ziren gurasoak eta erantzun honetatik lan egitera etorri zirela ondorioztatu zuen. “Nola dakizu nire aita ez zela lapurra?”, erantzun nion. Aita eta ama ez ziren lapurrak, noski, baina hark ez zekien hori, ez zituelako ezagutzen. Goia zeruan eta behean lurra zutela etorri ziren, horregatik boliviarrak gure oraingo galizarrak direla esatea gustatzen zait, etorkinak leku berberetik etortzen direlako: beharretik.

Hasieran, nondik natorren erantzutea erraza dela esan dut. Baina ez da hain erraza. Joan den urtean amari Euskal Herriko birraitona zuela esan zioten; gainera, beste birraitona bat Espainian jaio zen (ez Asturiasen). Orduan, nik ez dakit ondo nondik datozen nire erroak, eta egia esan galiziarrek ez daukate errorik, beti mugimenduan daudelako. Hala ere, ziur nago Argentinan zuhaitz berri bat naizela eta, horregatik, ikasle harekin egin nuen bezala, xenofoboei gure Konstituzioaren sarreraren zatitxo bat gogorarazten diet “(…) guretzat, etorkizunerako, eta Argentinako lurrean bizi nahi duten munduko gizon guztientzat (.. .)”.

Drexlerrek esaten duen bezala “nik ez dakit nongoa naizen, nire etxea mugan dago; eta mugak mugitzen dira, banderak bezala”.



« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia