euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

En otros medios

Efemeridea: Australiara iritsi zen Euskal Herritik eta Espainiako Estatutik Francok emakumez beteta bidalitako lehen hegazkina (en Argia)

10/03/2024

1960ko martxoaren 10an Australiara iritsi zen Euskal Herritik eta Espainiako Estatutik Francok emakumez beteta bidalitako lehen hegazkina.

Enlace: Argia

Erregimenak, Eliza Katolikoaren bitartez, tratua egin zuen Australiako Gobernuarekin. Lehen tratua gizonezkoen ingurukoa izan zen, Australiara lanera joateko bi urteko kontratua eskaini zieten. Asko, ordea, itzultzeko eskatzen hasi ziren, eta orduan emakumeak bidaltzen hasi ziren. Emakumezko elizkoien artean Australiara lanera joateko eskaintza zabaldu zuten, baina behin hara joanda egoera oso bestelakoa zen. Lana eginaraztea eta aurretik bidalitako gizonezkoekin ezkonaraztea zen bidaien helburua. 1963ra bitartean, 700 emakume inguru bidali zituzten, asko euskal herritarrak. ‘Marta plana’ deitu zioten operazioari.

Iturria: Enekoitz Telleria Sarriegi, ‘Marten’ hegaldia (Berria).



« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia