euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

En otros medios

Duela hilabete hil zen: Ion Arretxe omendu dute Madrilen (en Berria)

20/06/2017

Duela 32 urte, Guardia Zibilak atxilotu eta Intxaurrondon torturatu zuen Ion Arretxe, Mikel Zabalzarekin batera. Egun haietan jasandakoa zabaltzeko lanean aritua zen azken urteotan. 52 urte zituela zendu zen, martxoan.

Enlace: Berria

Haren omenez, ekitaldia egin dute Madrilen, Casa de Vacas eraikinean. Aitor Merino zinemagilea izan da gidari, eta, besteak beste, Julen Mendoza Errenteriako alkateak hartu du hitza. Jaime Rosalesek, Ariadna Gilek, Adolfo Fernandezek, Manuel Blanco Chivitek, David Perez Merinerok eta Enrique Venturak ere parte hartu dute. Ekitaldian, Arretxek idatzitako hainbat lan irakurri dituzte.

Errenterian (Gipuzkoa) jaio zen, 1964an, eta ibilbide oparoa izan zuen sormenaren munduan: zinemako arte zuzendari gisa jardun zuen, idazle, marrazkilari, baita aktore ere. Guardia Zibilak atxilotu zuenean, Arte Ederretako ikasle zen. Zabalzarekin, Idoia Aierberekin eta Manuel Bizkairekin batera atxilotu zuten, eta guztiak torturatu zituzten; Zabalza, hil arte. "Ez nuen Mikel Zabalza ezagutu, baina beti gogoratuko dut Mikel Zabalza, eta maite dut", adierazi zuen Arretxek Zabalzari Garraldan (Nafarroa) egin zioten omenaldian, 2015ean.



« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia