euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

En otros medios

Diasporako euskaldunak «diplomazia publikoko agente» bihurtu dira (en El Diario Vasco)

05/05/2019

Euskal Herriaren eta Estatu Batuen artean zubiak eta sare kultural, akademiko eta enpresarial transnazionalak eraikiz, bi lurraldeen arteko harremana hobetzen, eta Euskal Herriaren irudi positiboa eraikitzen laguntzen du diasporak, Maialen Goirizelaiak bere ikerketan ondorioztatu duenez

Enlace: El Diario Vasco

El Diario Vasco. Estatu Batuetan bizi diren euskal diasporako kideek 'diplomazia agente' moduan jokatzen dute, Estatu Batuetan den euskal komunitateari esker Euskal Herriaren eta Estatu Batuen artean zubiak eta sare kultural, akademiko eta enpresarial transnazionalak eraikiz.

Maialen Goirizelaia Altuna UPV/EHUko ikerlariak burututako tesiaren bidez ondorioztatu duenez, Boiseko Jaialdiak, adibidez, Euskal Herriaren eta Estatu Batuen arteko harremana hobetzen, eta Euskal Herriaren irudi positiboa eraikitzen laguntzen dute.

Azaldu duenez, euskal diasporak Euskal Herriarekin duen harreman estuak bi lurraldeen arteko erlazio kultural, akademiko eta ekonomikoak ahalbidetu ditu. Komunikazioa eta harreman transnazionalak sortu dira Euskal Herriaren eta Estatu Batuetan diren Euskaldunen artean.

Hain zuzen, 'Diasporak Nazioarteko Harremanetan: Diasporas and International Relations: communication and transnational relations between the Basque Country and the Basque comunities in the United States' da tesiaren izenburua.

Harremanaren eboluzioa

Goirizelaiaren tesian Euskal Herriaren eta Estatu Batuetan den euskal diasporaren arteko komunikazio eta harremanaren eboluzioa ikertzen da. Aztertzen diren tresnen artean euskal instituzioetatik eta medioetatik eta diasporako kideek martxak jarritakoak daude.

Horrela, ikerlariak, Estatu Batuetan bizi diren euskaldunen profila aztertu du, baita ere, hauek Euskal Herriarekin dituzten konexioak eta nola komunikatzen diren hurbilekoekin zein instituzioekin. Gainera, diasporako kideek antolatzen dituzten ekintzen emaitzak ere ikertu ditu, eta nola ekintza horiek, kasurako, jaialdi euskal amerikarrek, Euskal Herriaren eta Estatu Batuen arteko harremanean eta Euskadik Estatu Batuetan duen irudiaren sortzean laguntzen duten. Horrez gain, ikerketa honetan, Estatu Batuetan bizi diren euskaldunek Euskal Herriko albisteak nola jaso eta zein medio kontsumitzen duten aztertu du.

Goirizelaia doktorearen konklusio nagusienetako batek dio, diaspora, antolatzen dituzten ekintzen bidez, «diplomazia publikoko agente» bihurtu dela, eta horrek Euskal Herriaren eta Estatu Batuen arteko harremanean lagundu duela.

Nahiz eta hasiera batean jaialdi euskal amerikarren helburua herrialde berrian bizi zirenen arteko harremanak indartzea eta identitatea eta euskal kultura mantentzea ziren, beste era bateko ondorioak ere ekarri ditu. Izan ere, gobernu lokalak, gizarteak eta enpresa estatubatuarrek ere, parte hartzen dute ekintza hauetan. Hau da, kultura oinarri moduan harturik, beste era bateko harremanak sortzea ere posible dela frogatu da. Gainera, jaialdi hauen arrakasta komunikabide estatubatuarretan ere agertzen da, eta horrek eragina izango luke Euskal Herriak Estatu Batuetan duen irudian.

«Diasporako kideak, jaialdiei esker, eta horien artean Boiseko Jaialdia eta Smithsonian Folklife Festival-a daude, etorkizuneko harremanetarako ateak ireki dituzte», bai Euskal Herriaren eta Estatu Batuen artean, baita ere, munduan dauden beste euskal komunitate batzuen artean. Horrela, diasporako kideak diplomazia publikoko «gobernuz kanpoko aktore» bihurtzen dira, zeintzuek konfiantzan oinarritutako harremanak sortzen dituzten. Hau da «diasporen diplomazia» eta posible da hori topatzea euskal presentzia dagoen beste herrialde batzuetan ere, kasurako, Argentinan.

Estatu Batuetan bizi diren euskaldunen gehiengoa bigarren belaunaldikoak dira, eta Bizkaiko lurralde historikotik joandako emigranteen ondorengoak dira; hala ere, desberdintasunak ikusi dira mendebaldearen eta ekialdearen artean. Mendebaldean gehiengoa hirugarren belaunaldikoak dira, eta ekialdean eta Floridako estatuan, gehiengoa lehen belaunaldikoak.

Identitate euskalduna

Ikerketa aurrera eramateko sare sozial eta interneten bidez 424 erantzun izan dituen inkesta bat zabaldu zen. Ikerketa osatzeko, 80 sakoneko elkarrizketa egin dira, bai diasporako kideei, zein komunikabideen zuzendari eta ordezkari instituzionalei. Inkesta erantzun dutenen %54,34 (bera edo euren arbasoak) Bizkaitik datoz, horren ondoren, Gipuzkoa, Nafarroa, Behe Nafarroa, Lapurdi, Araba eta Zuberoa datoz, ordena horretan. Deigarria da inkesta erantzun dutenen %9,43ak ez jakitea zein den bere arbasoen jatorrizko probintzia.

Inkesta erantzun dutenen %93,9ak euskalduntzat du bere burua, hala ere, badaude euskaldun izateaz gain, euren burua amerikar edo beste nazionalitate batekotzat dutenak. Horrek erakusten du, euren ustez, posible dela bi identitate izatea. Erantzun dutenen %80 izan da Euskal Herrian inoiz eta horrekin lotura dute arrazoi familiar (%91,4), kulturala (%72,4) eta nortasunekoengatik (%67,7).

Euskal nortasuna mantentzeko antolatzen dituzten ekintzen artean daude, batez ere, janaria eta dantzari lotutakoak, euskara, kirola, mus-a, edota jaialdi kulturalak. Horiei esker, posible zaie Estatu Batuetan dauden beste euskaldun batzuekin lotura sortzea, baita ere, munduko beste leku batzutan daudenekin ere.

Erantzun dutenen %79,1ak erakusten ditu diasporako kideek Euskal Herriko albisteak jarraitzen dituztela eta hori egiteko, batez ere, sare sozialak eta egunkari digitalak erabiltzen dituztela. Amaitzeko, kontsumitzen dituzten egunkari digitalen artean, inkestaren arabera, Diario Vasco, El País, Berria, El Correo eta Deia daude, orden horretan.



« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia