euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

En otros medios

Aurreneko aldiz eraman dute Kaxarranka emakumezkoek (en Berria)

30/06/2017

Lekeition Kaxarranka dantza egiten dute urtero San Pedro egunez. Kutxaren gainean dantza egiten du pertsona batek, eta hura bizkarrean eramaten dute herriko alde batetik bestera. Aurten arte gizonezkoek bakarrik egiten zuten.

Enlace: Berria

Asier Uskola izan zen Kaxarranka gainean dantza egin zuena, atzo. Kutxa alderik alde mugitu behar izaten da herrian, eta horretan, lehenengo aldiz, emakumezkoek hartu zuten parte atzo.

Gainera, Uskola ez zen atzo plazan dantzan egin zuen bakarra izan. Lekeitioko Etorkizuna dantza taldeko neskek aurreskua egin zuten mantoi dotoreekin apainduta. Bideoa: San Pedro eguna Lekeition (Lea Artibai eta Mutrikuko hitza).

Tradizioaren esparruan lekua egiten ari dira emakumezkoak apurka-apurka. Toki batzuetan nekezago, eta beste batzuetan errazago. Bereziki gune gatazkatsuak dira Irungo eta Hondarribiako alardeen kasuak.

Baina, Zumarragan, adibidez, inolako arazorik gabe egiten dute ezpada dantza emakumezkoek Santa Ixabel egunean Antioko baselizan.

Leitzan ere 2015ean egin zuten aurreneko aldiz neska eta mutilek santiburtzioetako ezpata dantza.

Eta aurten, Luzaideko bolantetan ere izan dira emakumezkoak.

(testua bideo eta irudiekin ikusteko, goiko estekara jo)



« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia