euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

En otros medios

20.000 urtetik gora dituzten grabatuak aurkitu dituzte Errenterian, Aizpitarteko kobazuloetan (en Berria)

20/11/2015

Errenteriako Aizpitarte kobazuloetan (Gipuzkoa) aurkikuntza garrantzitsuak egin dituzte; duela 20.000-28.000 urte eginiko hainbat grabatu. Gravette aroko grabatuak dira, eta hainbat animalia irudikatzen dituzte. Besteak beste, zaldiak eta bisonteak. Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur eman du horren berri. Nabarmendu dute, aurkitutako irudien artean, badirela Kantaurialde osoan lehenago inoiz aurkitu gabeko klaseko zenbait.

Enlace: Berria

Arantxa Iraola. Grabatu horiekin batera, Madeleine aroko (duela 14.500-12.500 urte) beste figura batzuk ere topatu dituzte kobazuloetan. Zehazki, garai hartako hiru bisonteren grabatuak dira.

Askotan egin dituzte lehendik ere arkeologia lanak kobazulo horietan; aztarnategi ezaguna da, eta Jose Migel Barandiara eta Jesus Altuna, besteak beste, han ibiliak dira. Baina orain artean ez zituzten grabatu horiek aurkitu. Diego Garate arkeologoak azaldu duenez, espeleologoekin —Felix Ugarte taldekoekin— izan duten elkarlanagatik egin dituzte, hein handi batean, aurkikuntza horiek, eta gehiago egiteko esperantza ere badute: "Leiho bat ireki dugu".

Nabarmendu dute aurkikuntza egiteko giltzarri izan dela egun kobazuloak argitzeko duten teknologia —LED argietan oinarritua— ere. Grabatu asko ikustea zaila zen orain arte, eta aurkitutako irudietako batzuk hondatuta daude, grafitiekin. Antzeko jazoerak saiheste aldera, itxi egin dituzte grabatuak dituzten kobazuloak, eta babestuta daude.

Aurkikuntzen berri emateko agerraldian, arkeologoekin eta espeleologoekin batera, Gipuzkoako Diputazioko Kultura diputatu Denis Itxaso eta Errenteriako alkate Julen Mendoza azaldu dira. Poza eta azaldu dute biek. 



« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia