euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Blogs > Leihoa zabalik

San Juanetan sua eta ura

22/06/2018

Ekainaren 24an San Juan eguna ospatzen da eta egun horretatik aurrera egunaren argitasuna laburtuz doa. Gure nagusiek badute laburtze hori neurtzeko sistema: “egunean- egunean oiloaren pausu batek duen neurrian eguna laburtzen da”.

Egunak luzatu nahian, ekainaren 23an Euskal Herriko txoko guztietako soroetan suteak pizten dira. Sastarrak, sasiak, belar txarrak batu ondoren sua egiten da: Sanjuanadea. Su horrekin gari txolak piztu eta soro guztietatik bueltak ematen dira ozenki errezitatuz:

San Juan bagilean
denbora ederrean
artoak eta gariak gorde, gorde
sapoak eta sugeak erre,erre
biba San Juan, etxean eta kanpoan...

San Juan eguneko errituala ez da hor amaitzen. Hurrengo goizean soroetan “San Juan haritza” jartzen da. Hori, haritz edo lizarren kimekin egindako gurutzea da. “San Juan haritza” lora eta berakatzekin apainduta etxeko sarreran, atean, hagean edo kortako albateetan egoten da.


Zamudioko Kaltso baserria, 2014

Aspaldian baserritarrek ekainaren 24an goizean goizetik iturritik etxera ura ekartzen zuten.

Lan hori egunerokoa zen, etxeetan ez egoan urik eta, baina San Juan egunekoa berezia zen. Egun berean iturria ondo garbitzen zuten, San Juan haritza bertan ipiniz eta etxerako ura pitxerrean edo kantinan hartuz.

XX. mende hasierako emakumeek arbasoen ohitura mantendu nahian, goiz horretan iturrira joaten zirenean bertako urarekin aurpegia eta burua buzti, eta ile zatitxo bat moztu ondoren iturri gainean uzten zuten.



siguiente »
Amagoia Guezuraga

Amagoia Guezuraga

Amagoia Guezuraga Bilbao. Zamudioztarra (Bizkaia). Licenciada en Geografía e Historia. Docente e investigadora de la historia, etnografía y patrimonio de Zamudio

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia