N-634 errepide bihurgunetsua, Zumaia eta Zarautz herri gipuzkoarren arteko tartean, uda honetan zeharkatzeko munduko onenetakoa da, Avis ibilgailuak alokatzeko enpresak egindako sailkapen baten arabera.
"Euskadiko errepide bikainetako bat da eta bere bista ederrek eta bihurguneek ez dute hutsik egiten. Bihurgune apartak daude, eta aldapa asko, gehien bat kostaldeko herriak zeharkatzen direnean", dio Avisek.
12 kilometroko tartea da, 22 bihurgune eta 22 zuzen ditu, eta 20 bat minututan egin daiteke. Avisen arabera, "egin behar duzun gauza bakarra da gustukoen musika jarri, eguzkietarako betaurrekoak egokitu eta motorra piztu".
Gipuzkoako errepideaz gain, Avisek leku bereziak aukeratu ditu Monakon, Hegoafrikan, Grezian, Irlandan, AEBn, Australian eta Italian.