Jone Amunarriz. “Orain dela 41 urte beste garai bat zen, garai hartan euskal herritar sentitzen zirelako eta euskara ikasi nahi zutelako etortzen ziren. Gaur egun, lan egiteko euskara behar dutelako etortzen dira asko; helburua instrumentalagoa da, baina hizkuntza ikasi ahala, euskaraz eta Euskal Herriaz beste ikuspegi bat izaten dute, oro har”. Urteak pasatu arren helburua ez dela aldatu azpimarratu du Urdangarinek, “euskal hiztunak sortzea da gure helburua”.
“Euskarak sortzen duen interesa gure mugetatik kanpo doa, eta atzerritar dezente etortzen dira”, esan du Urdangarinek. Horren adibide dira Bea, Michaela eta Aogan. Bea Banko Olah hungariarra da eta Gasteizen bizi da; Michaela Lamedica Lispi Italiatik etorri zen Euskal Herrira eta orain bertan bizi da; Aogan O Hiarlaithe, berriz, hizkuntzarekiko interesak ekarri du Lazkaora Irlandatik, denbora baterako. Hirurak bat datoz: Maizpide leku paregabea da euskara ikasteko.
Aogan O Hiarlaithe: "Hizkuntza berezia da, eta interesa pizten du. Hirugarren aldiz etorri naiz Maizpidera".
Michaela Lamedica: "Gauza politenak hemen, kultura eta dena, euskaraz dira. Merezi du euskara ikastea".
Bea Banko: "Lanean eta seme-alabekin euskaraz hitz egiteko eta EGA titulua ateratzeko ari naiz euskara ikasten".
(Ikus Berrian, albiste hau eta barruan duen bideoa)