euskalkultura.eus

basque heritage worldwide

In other media

Txillardegiren obra osoa digitalizatu du Jakinek, 40 liburu eta 1.634 artikulu (from Berria)

03/22/2017

Hiru urteko lanaren emaitza izan da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura sailarekin lankidetzan egin du.

Link: Berria

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi soziolinguista, idazle eta pentsalariaren obra osoa digitalizatu du Jakinek, Gipuzkoako Aldundiaren sinatutako hitzarmenaren ondotik. 55 urtetan argitaratu zuen Txillardegik: lehen argitalpena 1956koa da, eta azkena, 2011koa. Aldundiak emandako datuen arabera, argitaratutako 1.634 idazlan katalogatu dituzte: 40 liburu eta 1.352 artikulu. Aldundiaren arabera, digitalizazioarekin, Txillardegiren obra osoa herritarren eskura dago, "ezagutua, zabaldua, kontsultatua eta ikertua izan dadin".

"Gaitegia zabala du oso: euskara, soziolinguistika, hizkuntza minorizatuak, euskalgintza, hezkuntza, nazio arazoa, sozialismoa, esistentzialismoa eta beste". Txillardegik berak idatzitakoez gainera, haren inguruan idatzitakoak, hari egindako elkarrizketak eta bere liburuen kritikak ere digitalizatu dituzte. Guztira, 1.984 idazlan eta 23.591 orrialde daude digitalizatuta. "Digitalizazio lanak testuen ezagutza, arakatzea, identifikatzea, bilatzea, lortzea, digitalizatzea, txukundu eta zuzentzea, eta thesaurus propio baten araberako, bilatzaile berariazko eta eraginkor batekin hornitzea suposatzen du".



« previous
next »

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

Last comments

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia