euskalkultura.eus

basque heritage worldwide

In other media

Txileko Estatuko Maputxe herriko komunitate batean zegoen Iban Gartzia irundarra atxilotu eta Txiletik kanporatu dute (Argian)

07/22/2016

Atzo arratsaldean atxilotu zuten, Txileko Estatuko Maputxe herriko komunitate batean zegoen euskal militantea. Ostegunero bezala, Maputxe herriaren historia ezagutzeko, eta Maputxeen Mapudungun hizkuntza ezagutzeko, unibertsitateko klasera zihoan militante irundarra. Momentu horretan, unibertsitatean, txiletar polizia agertu, atxilotu eta bere kontra kanporatze agindua zegoela esan zion.

Link: Argia.eus

Antxeta Irratia / Argia. Santiago de Txilera eraman, eta han utzi dute poliziaren esku, Txileko Estatutik kanporatzeko prozedura burutzen den bitartean. Litekeena da, gaur bertan, hango 22:00etan –sei ordu gutxiago dira han–, abioi batean sartu eta Espainiako Estatura bidaltzea. Kimche Mapu Irratian laguntzaile gisa aritu da azken hilabeteetan; hona ekainaren 10ean Oiartzunen Kimche Mapu Irratiaren alde egindako bestaren karietara egindako bideoa:

Albiste hau Antxeta Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra



« previous
next »

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

Last comments

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia