Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapenerako Lankidetza zuzendaritzak babestutako proiektua da. Hori horrela, gure lurraldeko esperientzia ezberdinak erakutsiko zaizkie esplotazio, merkaturatze eta enpresa antolaketaren inguruan. Ezagutuko dituzten ideiak ondoren Tanzanian dituzten esplotazioetarako lagungarriak izatea da helburu nagusia, beraien ekoizpenean aurrera egiteko, balio erantsian lan egiteko eta errentagarritasun handiagoa lortzeko. Proiektu hau ASPEGI, Gipuzkoako emakume enpresarien elkarteak sustatu du.