euskalkultura.eus

basque heritage worldwide

In other media

Sahatsa Valladoliden (from Dantzan.eus)

09/28/2018

Erakustaldi ikusgarri bezain hunkigarriak Valladoliden

Link: Dantzan.eus

Sahatsa dantza taldea “gure Txoko” euskal etxeak gonbidatuta, Valladoliden izan da iragan aste buruan.

Emanaldi ezberdinak eskaini dituen bi egunetako saio bizia izan da. Larunbat arratsaldez Katedralaren barruan, bertako korridoreak zeharkatu eta erdiko korridoretik aldare nagusira desfilatu zuten Ezpata dantzarien errenkadek eta aldare aurrean Ezpata dantza eskaini zuten.

Mezaren ostean, ekintzaren solemnitatea nabarmendu zuten eilzatarrek. Ordu erdi beranduago, Lapurdi, Bizkaia eta Gipuzkoako dantzez osatutako etenik gabeko makil jokoez eta besteak beste Kaxarrankaren irudi paregabeaz, berrogei minutuko ikuskizuna eskaini zuen Sahatsak.

Emanaldiak aho zabalik utzi zituen Katedralaren aurreko plazara gerturatu zen ikus entzule andana.

Emanaldiaren ondoren, gozatu ahal izan zuten ikuskizunaren edertasun hunkigarria adieraztera eta zoriontzera hurbildu zitzaizkien han bildutako ikusle asko Sahatsako kideei.

Igande eguerdian Valladolideko Plaza nagusian hasi eta kalejira eginez, hiri erdiko hainbat plazetan eskaini zituzten ekitaldi motzak Euskal etxeko abesbatzarekin batera. Kalejira osoan izan zuten ikusle multzo oparoaren ikusmin eta arreta.

“Gure Txoko” Euskal etxekoak, txokoan bertan emandako tratu ona bezain otordu bikainak eskainiaz, guztiz arretatsu izan dira Sahatsarekin.

Azkeneko bazkariaren ondoren, Sahatsak Aurreskua eskaini zien Euskal etxeko partaideei eta Agur Jaunak abestu zuten guztiek malkoei eutsi ezinik agurrean.



« previous
next »

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

Last comments

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia