Igor Susaeta. Natxo de Felipe taldearen sortzaileak berak baieztatu du albistea. Halere, ez du adierazpenik egin nahi izan.
Azkeneneko 40 urteetan 30 diskotik gora kaleratu ditu Oskorrik, eta Euskal Herriko talde erreferentzialenetako bat izan da; batez ere 1980eko eta 1990eko hamarkadetan.
Zenbait poeten hitzak musikatzen hasi ziren aurreneko diskoetan (Gabriel Aresti, Jon Mirande, Joseba Sarrionandia, Koldo Izagirre, Joxe Austin Arrieta...), baina urteek aurrera egin ahala tarte handiegoa egin zieten bai kantu herrikoei eta baita bertsolarien hitzei ere (Xabier Amuriza, Jon Sarasua...), esaterako. Oskorriren abesti gogoangerrienetako batzuk dira Gaztelugatxe, Furra-furra, Kattalin eta Aita semeak, besteak beste.
Ibilbide oparo horretan, antzerkirako, zinemarako eta eta haurrentzako ikuskizunetarako musika ere landu du Oskorrik.
De Felipek berak, Antxon Latxak eta Bixente Martinezek osatu dute taldearen bizkarrezurra.
Duela bi urte Berriak argitaratutako elkarrizketa batean, De Felipek aitortu zuen haiek ez zutela agurrik esateko asmorik, baina egoera haiek "akabatzeko puntuan" zegoela.