euskalkultura.eus

basque heritage worldwide

In other media

Luxenburgok Irizar IE Bus ereduko beste 14 autobus erosiko ditu (from Goierriko Hitza)

10/26/2018

Luxenburgoko Voyages Emilie Weber taldeak Irizar ie Bus modeloko beste 14 ibilgailu eskatu ditu. Erabat elektrikoak eta «zero igorpenekoak» dira. Lehendik ere badaude mota horretako beste 7 autobus hiri horretan. Erosketarekin batera, mantenurako eta konponketetarako kontratua ere itxi dute. Aurreneko ibilgailuak 2019ko martxotik aurrera entregatuko dituzte.

Link: Goierriko Hitza

Autobus horiek Irizar Taldeak garatutako teknologia erabiltzen dute, bai elektronikan, komunikazioetan eta baita ibilgailuaren sistema nagusietan ere. Autobusek 14 metroko luzeera, 3 ate eta 51 eserleku dituzte eta lau besaulki tolesgarri dituzte; hala, guztira 104 bidaiari eraman ditzakete. Gauez kargatzen dira eta 200 eta 220 kilometro arteko autonomia dute. Karga horiek egiteko, Irizar Taldeak garatu eta fabrikatutako 14 kargagailu jarriko dituzte

Kontratu garrantzitsua

Voyages Emile Weber taldea, Luxenburgoko garraio konpainiarik handienetakoa da. Tradizioa eta berrikuntza uztartzen ditu, eta garraio zerbitzuen arloko bikaintasuna lortu du. Kontratu berri honekin, bere autobus flota elektrifikatzeko prozesuarekin jarraitzen du konpainia horrek. Irizar taldearentzat kontratu garrantzitsua da, autobus berriez gain, salmenta ondoko zerbitzu esklusiboa dutelako.



« previous
next »

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

Last comments

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia