Izan ere, lan honek dantzako film labur onenaren saria jaso berri du Estatu Batuetako Los Angeles hirian egiten den Divulge Dancers' Film Festival 2018an. Jon Ugarriza koreografoak jaso du saria.
Film labur hau Oscar Andresek zuzendu zuen eta 2016ko ekainean grabatu zituzten irudiak Bilboko Carlton hotelean eta Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzan. Ken Zazpiren Ilargia kantarentzako egindako koreografia baten inguruko maitasun istorio bat kontatzen du. Udazken honetan, Los Angeleko jaialdi honetan erakutsi dute, eta baita San Francisco hiriko beste jaialdi batean ere.