euskalkultura.eus

basque heritage worldwide

In other media

Lehen Eusko Jaurlaritza omendu dute Gernikan, sortu eta 80 urtera, Gernikako Batzar Etxean egin dute ekitaldia (Berrian)

10/07/2016

Gernikako Batzar Etxean egin dute ekitaldia, Jose Antonio Agirre Jaurlaritzako lehendakariak karguaren zina egin zuen leku berean.

Link: Berria

Jon Olano. Carlos Garaikoetxea, Jose Antonio Ardanza, Juan Jose Ibarretxe, Patxi Lopez eta Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakari eta lehendakari ohiek bat egin dute lehen Eusko Jaurlaritza eratu zeneko 80. urteurrena ospatzeko ekitaldian, Gernikako Batzar Etxean. Nork bere aginte makila eraman du, eta guztiak batu dituzte Jose Antonio Agirrerenarekin.

Ekitaldian, musika, dantza eta bideoak erabilita Agirreren eta Mari Zabalaren erbestealdia eta Bigarren Mundu Gerra kontatu dute; eurek eta milaka europarrek nazien bonbardaketei nola ihes egin zieten azaldu dute, "animaliek baino tratu okerragoa" jasota.

Urkulluren hitzaldiarekin amaitu da ekitaldia. Agirre buru zuen Jaurlaritzaren "akordiorako gaitasuna" goraipatu du Urkulluk: "Agirre lehendakaria gure izaeraren ispilua da; kultura, hizkuntza, nortasuna duen herri baten ispilu; Jaurlaritzaren bidez erbestean edo demokrazian hazten den herri baten ispilu; pertsona oinarri eta ardatz duen gizartearen ispilu".

Gainerako lehendakariek ere Agirre izan dute gogoan: "Egoera zailetan lider mitikoa" izan zela nabarmendu du Garaikoetxeak, eta "askatasuna eta demokrazia sentitzen" zituela azpimarratu du Ardanzak. Ibarretxek adierazi du Agirre "demokrata eta abertzalea" izan zela, eta Lopezek, berriz, Agirrek eta haren gobernuak "askatasunen eta autogobernuaren defentsa" ordezkatu zutela.



« previous
next »

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

Last comments

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia