euskalkultura.eus

basque heritage worldwide

In other media

Laura

12/15/2023

Donostiako Amara-Zaharreko Easo plazan ekitaldi asko ospatzen dira, dantza mota ezberdinak euskal dantzak besteren artean. Aurrez aurre bizi naiz. Halako goiza batean eguerdi partean kaleratzean eta alboko tabernatik igarotzean atean ikusi nuen taberna horretako Laura langile eta adiskidea. 

Link: Deia

Argentinarra bera. Emakume atsegina, guztiz jatorra. Zigarrotxoa erretzen, guztiz adi, plazako euskal dantza saioa begiratzen. Agian pittin bat hunkituta. Harritu nintzen bere interesaz. Galdetu nion ea gustukoak zituen euskal dantzak. Eta nire harriduraz horrelaxe hasi zitzaidan: “Gustukoak ditut bai. Argentinako Mar de Platako Euskal-Etxea datorkit burura. Hara joaten ginen askotan, txikitan, anaia eta ni, aita eta ama. Han ikusten genituen euskal dantzak eta pilota partiduak eta entzun abestiak. Harriduraren harriduraz jarraitu zitzaidan. Ezagutu ez nuen aitona Manuel Atejada Zugazabeitia nuen. Algortan jaioa 1895ean, gazte itsasontziko kapitain titulua lortu zuen. Abertzale konprometitua 36ko gudan Eusko Gudarostean aritutakoa. Eusko Gobernuko dokumentazio atera eta salbu utzi zuen atzerrian. Jose Antonio Agirrek Lehendakariak eskertu zion euskaldunen ondarea arerioen eskuetatik salbatzeagatik. 1937an Katalunian eta Valentzian “misioetan” aritu zen Lehendakariaren agindupean. Aitonak, Manuel Atejadak lau alaba eta bi seme zituen. Guda zibila bukatu bezain laster Baionan eta Landetan bizi izan zen familia. Baionako Eusko Gobernuko Ordezkaritzan egin zuen lan Marinako ordezkari gisa. 1940 urtean Marsellan itsasontzia hartu eta familia osoa Argentinara erbesteratu zen. Aitona Manuel 59 urterekin hil zen. Nire aita Imanolek, Manuelen semeetako bat, joan-etorriko bidaia egin zuen. Bost hamarkadaz Argentinan bizi ondoren, familiarekin, bere emaztea, ama Delma, anaia Adrian eta ni Euskal Herrira itzuli. 18 urterekin ukitu nuen lehen aldiz euskal lurra. Azpeitian bizi naiz, bi seme alaba bat dauzkat”. Horra beraz Laura Atejada Oriolo Argentinar-euskadunaren hunkipenaren zioa. Bedi.



« previous
next »

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

Last comments

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia