euskalkultura.eus

basque heritage worldwide

In other media

Iñaki Salvadorrek gidatuta, Mikel Laboa omenduko dute Donostiako Jazzaldian (from Berria)

05/24/2018

'Mikel Laboaren oroimenez' emanaldia antolatu dute uztailaren 26rako. Guztira 34 euskal musikari arituko dira Donostiako 53. Jazzaldian

Link: Berria

Maite Galardi F. Agirre. «Euskal pop-rocka eta jazza sasoiko daude». Hala, Donostiako Jazzaldiko Miguel Martin zuzendariak azaldu du aurten «ezin talde aproposagoak» izango direla jaialdian. Guztira 34 euskal talde eta bakarlari arituko dira uztailaren 26an hasi eta 29ra bitarte. Urtarrilean ekin zioten egitaraua osatzeari, eta hautatze prozesu baten ondoren aukeratu dituzte hiriko hainbat oholtzatan arituko diren musikariak. Besteak beste, Iñaki Salvadorrek, Nerabek, Izarok eta Amateurrek parte hartuko dute.

Hain justu, Iñaki Salvador piano jotzaile eta zuzendariak antolatu du Mikel Laboa oroimenez emanaldia. Abeslariaren piano jotzailea izan zen hainbat urtez, eta, Laboaren heriotzaren 10. urteurrena dela baliatuz, omenaldia egingo diote hainbat musikarik. Besteak beste, Ainara Ortega abeslaria, Angel Unzu gitarra jotzailea, Hasier Oleaga bateria jotzailea eta Javier Mayor de la Iglesia kontrabaxu jotzailea izango dira uztailaren 26an Viktoria Eugenian egingo duten kontzertuan. Laboaren pieza ezagunak jazzera ekarriko ditu Salvadorrek. 

Horretaz gain, lau hilabetez hiriko hainbat taulatan aritu diren hamar talde aukeratu dituzte jaialdirako; hala nola Double Drums Quartet, Ana Bejerano eta Albericola. Gainera, Musikenerekin akordioa eginda, bertako hiru talde ere arituko dira, baita zenbait irakasle ere: «Ikasleentzako aukera aparta da bertan jotzea, oholtza profesionalak ezagutzeko aukera baitute», azaldu du zentroko zuzendari Miren Iñargak.

Goi mailako musikariak

Hain justu, Jon Insausti Donostiako kultur zinegotziak nabarmendu du euskal musikariek duten maila handia. Horregatik nahi du Jazzaldia «nazioarteko leiho bat» izatea eta «euskal musika indartzeko» aukera bat bilakatzea. Martinek bereziki aipatu du Michel Portal: «Jazz arloan ezagunena den euskal musikaria da» .

Zurriolako oholtzan ere izango da euskal musikarien presentzia. Uztailaren 26an arituko da Izaro Andres, eta 27an, berriz, Amateur eta Mikel Erentxun izango dira. «Ilusioz» hartu dute Jazzaldian parte hartzeko gonbidapena.



« previous
next »

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

Last comments

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia