Ibon Mendibelzua Eusko Jaurlaritzako ordezkaria da Mexikon. Bertatik bertara bizi izan du Mexiko hiriburua eta inguruak astindu dituen lurrikara, eta sentitu eta ikusi duena azaldu dio Euskadi Irratiko 'Faktoria'ri.
Bertan bizi diren euskaldunak eta euskal enpresak ondo daudela baieztatu du, nahiz eta zenbaitek etxetan ura edo gasa falta izan. Azken orduko egoera zehatz azaltzen ahalengidu da; hildakoen kopuruak nabarmen gora egingo duela aurreratu du.